Desioen Sagarrak ekimena martxan jarri du Udalak.

Idiazabalen ere martxan dira, herri hezitzailearen filosofiaren bueltan koka daitezkeen ekintzak antolatzen. Horietako bat jarraian irakur daitekeena; desioen sagarrak

Zepai auzoan dagoen sagasti publikoan, aisiarako eta bizikidetzarako gune berria sortzeko parte hartze prozesua abiarazi zuen Idiazabalgo Udalak. Horretarako, herriko denda eta tabernetan herritarrek betetzeko “Desioen Sagarrak” utzi ziren bi astez. Aita Iparragirre Herri ikastetxeak ere “Desioen Sagarrak” banatuko zituen ikasleen artean.

Herrian zehar banatutako sagarretan, proposamen eta ideiak idazteko aukera izan zuten herritarrek eta ekainaren 4an Desioen Sagarren bilketa zen sagastian bertan.

Herritarrek egiten zituzten proposamenetan kontuan hartuko zen proposamenak egingarriak eta bideragarriak izatea, aisialdi hezitzalea bultzatzea, aniztasuna eta parekidetasuna sustatzea, ingurumen naturala eta kulturala zaintzea, komunitate sarea indartzea eta auzonala bultzatzea.

Parte hartzaileen artean sagar tartak zozketatuko ziren eta haurrentzako ekintzak antolatu ziren sagastian.

Oinherri herri hezitzailearen ekimenean atxikitu zen urtarrilean Idiazabalgo Udala. Honen baitan hainbat ekintza gauzatuko ditu Udalak herritarrekin eta herriko eragileekin elkar lanea.  Udalak dei egiten die herritarrei parte hartu dezaten.