Gero eta globalizatuago dagoen mundu honetan, askotan urrun dugunaren gaineko informazio asko jasotzen dugu, eta etxekoa ez dugu ezagutu ere egiten. egoera hori gainditzeko, euskal herriko hainbat herritan, herri ondarearen gaineko proiektuak egiteko beharra ikusi dute udalek
Gaiak kezka eta interesa sortu du, eta esparru hori lantzeko hainbat ekimen garatzen ari dira. besteen artean, Hik Hasi ere aritu da herri batzuetan ondare kulturala berreskuratzeko proposamen lanak egiten.