Putzuetan plast 2. edizioa martxan da jada!

Aurten Putzuetan plast! ekimenaren bigarren edizioa abiatu eta hiri, herri, auzo edo natur inguruetan dauden putzuek jolaserako eskaintzen duten aukera balioan jartzen jarraitu nahi da. Euriak jolaserako eskaintzen digun aukera aprobetxatuz, putzura salto egin eta zipriztintzearen gozamena aldarrikatu!

2021 urtarrilean abiatu dute Guraso.eus egitasmoak eta Txatxilipurdi elkarteak elkarlanean Putzuetan plast! egitasmoa.

Sarri izaten dugu eguraldi euritsua gurean, zirimiria dela, euri langarra, zaparradak… euria Euskal Herriko eguraldiaren ohiko ezaugarria dela esan dezakegu. Hala ere egun euritsuetan kostatu egiten zaigu kalera irten eta jolastea. Euriak, hotzak, gaixotzeari beldurra izateak … eragin zuzena izaten du honetan.


Aurten Putzuetan plast! ekimenaren bigarren edizioa abiatu eta hiri, herri, auzo edo natur inguruetan dauden putzuek jolaserako eskaintzen duten aukera balioan jartzen jarraitu nahi da. Euriak jolaserako eskaintzen digun aukera aprobetxatuz, putzura salto egin eta zipriztintzearen gozamena aldarrikatu!


Helduontzat ustez desatsegina den zerbait gozamenerako aukeran bilakatu nahi da, esperientzia honetara haurrak, nerabeak, gazteak, helduak zein aiton-amonak gonbidatuz.


Guztiok jolastu izan dugu putzuekin, haurrek putzuen gainean ilusioz egiten dute salto, esperimentatu egiten dute uretan inguruneak egiten duen isladarekin, gozatu egiten dute plisti-plasta egiten. Ekimen txiki honekin, haurrek zein helduek horren sinplea eta gure ingurunean garai honetan horren ugaria den zerbaitekin jolastea proposatu nahi dugu, urarekin.


Zer bilatzen dugu? Putzuetan jolastuko duten herritarrak
Nola hartu dezakezue parte? Putzuetan jolasean ari diren pertsonei argazkiak edo bideoak atera eta bide hauetatik gurekin partekatuz:
Whatsapp eta Telegram sareen bitartez 688 72 42 05 telefono zenbakian
Emailez komunikazioa@txatxilipurdi.eus helbidean


Argazkia edo bideoarekin batera parte hartzailearen izen abizen eta telefono zenbakia bidali beharko da, eta nahi izanez gero putzuaren kokalekua, modu honetara beste batzuk ere potzu horrekin gozatzeko aukera izango dute.


Kontutan izan! Argazkietan adingabeak zein helduak ateratzen badira, parte hartzearekin batera onartuko duzula irudiak Txatxilipurdi eta guraso.eus eko sareetan zein webgunean argitaratzea.
Nork hartu dezake parte? Jolasteko gogoa duen edozein pertsonak.
Noiz dago ekimena martxan? Urtarrilaren 28tik otsailaren 28ra jasoko ditugu argazkiak. Ondoren, parte hartzaile guztien artean Txatxilipurdiko produktuen lotea zozketatuko da.