2021/02/19 09:30 Zumaia

Eskola kirola eraldatzen

Eskola kirola1_Mesa de trabajo 1_Mesa de trabajo 1.jpg

Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkartetik, datorren otsailaren 19an, Zumaian antolatu ditugun topaketen berri eman nahi dizuegu. Herri hezitzaileen sarea osatzen duten herri askok elkarbanatu dute gurekin, eskola kirolaren inguruan hausnartu eta eraldaketa prozesu batartxan jartzeko (edo sakontzeko) nahia eta beharra.

Ondorioz, ESKOLA KIROLA ERALDATZEN izeneko topaketak irekiak antolatu ditugu otsailaren 19rako. Bertan, eskola kirola balioetan hezteko tresna moduan garatzeko marko teoriko bat landuko dugu eta, Oinherritik sustatzen ari garen herri hezitzaileen sareko lau herritako esperientziak/praktika onak ezagutu ahal izango ditugu.

EGITARAUA:

09:30- Ongi etorria

10:00- Eskola kirolaren txapel teorikoa- Andu Martinez de Rituerto Arregi

10:30- Gipuzkoako Foru Aldundian azken urteetan hartutako norabidea-Unai Asurmendi Etxarte

10:45- Gipuzkoako Kirol egokituko federazioaren ikuspuntua- Amaia Elizondo Martiarena

11:15- Atsedena

11:30- Herrien esperientzia elkarbanatzeko mahaingurua. 

  • Olaia Eizagirre Herrero (Hernani)
  • Yune Gonzalez Egileor(Oarsoaldea)
  • Isma Zubia Txintxurreta (Oñati)
  • Iban Maritxalar Elizondo (Usurbil) 

13:00- Itxiera

 

Izena Eman