BIRBIRA. Zaborra birziklatuz egindako sormen lanak

Gaur egungo gizartearen arazo larrienetakoa bilakatzen ari dira hondakinak. zein da modurik egokiena hondakin horiek deuseztatzeko?

Ez dugu hondakinen eta zaborraren arazoa errotik konponduko, baina zaborra birziklatzeko modu ugari daudela erakutsi digute birbirakoek. Eta gainera, sormena landu, irudimenari hegan egiten utzi eta ondo pasatzeko aukera paregabea ere eskaintzen dute.