BIZIBUSA. Eskolarako bidea bizikletaz

Bide-heziketaren arloan aurrerapauso bat emateko asmoz, garraiobideak arduraz erabiltzeko ikasgaiari heldu zioten joan den udaberrian Hernaniko zenbait herritarrek; hala, BiziBusa egitasmoa jarri dute abian, eta bizikletaz joaten dira eskolara herriko hainbat haur goizero.

2015eko udaberrian jarri zuten abian Hernanin (Gipuzkoa) BiziBusa proiektua, esperien- tzia pilotu gisa. Herritarren talde batek sortutako BiziOn egitas- moaren barruan hasitako lehen eki- mena da BiziBusa. Hitzak dioenez, ondo bizitzera hurbiltzeko proposa- mena da BiziOn. Osasunerako eta na- turarako kaltegarriak diren praktikez hausnartzea eta, kalte horiek leundu nahian, osasuntsuak zein jasangarriak diren ohiturak sustatzea eta lantzea dute xede.