ESKOLA FEMINISTARANTZ. Generoaren motxila husten

Eskola, gaur egun, matxista da. Instituzio gisa, eskola, hemen eta orain matxista da. Hitza gordinegi zaionak jarri beza ez-parekidea: eskola gaur egun ez da parekidea, edo eskolak gaur egun, oraindik desber- dinkeria sustatzen du generoagatik. Ez bada, beren-beregi ikastetxe horrek hezkidetza bultzatu duela.

Gainontzean, eskola gaur egun, patriarkatua egonkortzeko sistema bat da. Eta hau ez da balorazio bat, konstatazio historiko bat baizik: gaur egungo eskola (eskola mistoa) mutilentzat diseinaturiko eskola-egitura eta curriculumean oinarritzen da, neskentzako diseinatu zen eskola-egitura eta curriculuma erabat baztertu baitziren gaur norma bilakatu den hezkuntza- sistema zabaltzeko garaian.