herri-guneak

Berdegune hektarea bat, eskolek elkarlanean erabiltzeko

Eskolan basoei buruzko lanketa egin ostean, eskaera egin zioten Azkoitiko ikasleek udalari: natur eremu gehiago nahi zuten, bai herriarentzat, bai ikasgune bezala erabiltzeko. Erronkari heldu eta hektarea bat lur eskaini zien udalak, herriko ikastetxeek eurek kudeatu eta erabiltzeko. Udalaren baldintza: “Guk gune bat jarriko dugu zuen eskura, baina zuek erabilera didaktikoa eman behar diozue”. Eta ordutik bide emankorra egiten ari dira Azkoitiko ikastetxeak; ikasgelako lau paretetatik ateratzeari beldurra galdu eta auzolanean probetxu atera diote eremu berdeari.
Gehiago

Mariantongo parke berria diseinatzeari ekin dio Zumaiako Haurren Kontseiluak

Aisialdiaren inguruko diagnostikoa egiten ari dira Kontseiluan, eta, besteak beste, Marianton kaleko parke berriaren ezaugarriak definituko dituzte.
Gehiago

PLISTI-PLASTA Familia Espazioa

Lizarran, Familia Espazioa egokitu dute hainbat zerbitzu eskaintzen dituena: goizeko eta arratsaldeko jolas guneak, eta familia guneak.
Gehiago