EZ, ez du balio txaloekin eta egokitzeko gaitasun handia dutela esatearekin.

Facebooken dabilen testu biral baten egokitzapena, haurren egokitzeko gaitasun handia txalotzen duena. Egokitzapena: "Ez, ez du balio txaloekin eta egokitzeko gaitasun handia dutela esatearekin", Silvia Navas haur, heldu eta familia psikologoaren artikulu baten laguntzarekin.

Egun batean esan genien ezin zirela eskolara joan, eta 45 egun eman zituzten leihotik begira, "ez zuten zalantzarik izan" onena zela... Lagunak ezin zituztela ikusi esan genien, eta ez ikustearekin edo pantaila baten bidez ikustearekin konformatu ziren. Esan genien ezin zirela parkeetara joan, ezta kanpoan jolastu ere, eta sinetsi ziguten... ezin zituztela aitona-amonak besarkatu esan genien, eta musuak eta beraien maitasuna marrazki bihurtu zituzten. Esan genien, birus etsaiari eskuak garbituz irabazten zaiola, eta aditu bihurtu ziren, oso aditu.. Esan genien super-heroi berriek ez dutela kaparik, eta gauero, 20:00ak puntuan, txalo zaparradarekin bat egiten zuten. Esan genien eskola hotza izango zela, eta ez dagoela jolaserako, konpartitzeko edo irribarreak ikusteko tokirik. Esan genien norbaitek inguruan positibo ematen zuen bakoitzean proba desatsegin bat egin beharko zutela, sudurretik edo ahotik makila bat sartuz… .Esan genien probaren ondoren etxean geratu behar zutela 8 eta 14 egun artean irten gabe, eta onartu egin zuten...

Eta zer da behin eta berriro entzuten ari garena? haurrek egokitzeko gaitasun izugarria dutela?

Bada, ez, jaun-andreok, azken boladan asko hitz egiten da haurrak edozertara egokitzen direla, edo "ez dakitela" ere entzuten dugu. Zalantzarik gabe, egokitzeko duten gaitasuna gurea baino handiagoa da, besteak beste, guk baino gaitasun handiagoa dutelako orainean bizitzeko, baina ezin dugu ahaztu emozioak kudeatzeko gaitasun mugatua dutela, eta haien garunak ezin duela ulertu emozio jakin batzuen kudeaketa eraginkorra. Eta bai, denataz ohartzen dira eta, ez dute horri aurre egiteko baliabiderik. Hor sartzen gara helduok, gure seme-alabengan eta ikasleengan integrazio emozional hori errazteko, eta bizi dugun egoera honen albo-ondorioak minimizatzen saiatzeko.

Beraien beharrak garrantzitsuak dira!! Adi egon beharrekoak dira ezarritako neurri zorrotzek, urruntze sozialak eta protokoloek haurrengan izaten ari diren ondorio psikologikoekin, ez dira gutsiestekoak. Ezin dugu ahaztu gure seme-alabek sei hilabete eman zituztela gurasoengana itsatsita, eta kasu askotan egunero beste haur batzuekin harremanik izan gabe beraz, eskolara itzultzea oso desberdina izan da 2019ko martxoan utzi zutenaren aldean. Estres handia dute, eta ez dugu beste aldera begiratu behar, dena bakarrik edo magiaz konponduko dela, pentsatuz.

Jaun-andreok, ez, ez du balio txaloekin eta egokitzeko gaitasun handia dutela esatearekin. Gurasoak, tutoreak eta hezkuntzako profesionalak, espabilatu eta borrokatu gaitezen gure maiteak, gure oraina eta etorkizuna, gure altxorrik preziatuenak, gure haur eta nerabeak, merezi duten bezala tratatuak izan daitezen, ESKUBIDE OSOKO HERRITAR GISA!

Begira iezaiezue zuen seme-alabei eta ikasleei arretaz eta pentsa ezazue zer behar duten gugandik, lagun diezaiegun prozesu honetan hurbiletik, eta, batez ere, kritikoak izaten has gaitezen ikusten dugunarekin, bizi garenarekin eta beraientzat ona ez dela dakigunarekin, babes ditzagun, lagun diezaiegun, egin dezakegun gauzarik onena da!

Haiek ez dira inoiz nekatzen guri maitasuna emateaz. Badakite etxeko txoko bat gaztelu magiko bihurtzen, eta jangelako lurra autoentzako pista handi. Itzul diezaiegun maitasun hori guztia merezi duten bezala!