Hezkidetzaz: Maskulinitatea. Zer gertatzen da mutilekin?

Gaur egungo hezkuntza eredua mistoa izan arren, sexuen arteko arazoak gaindituak daudenik ezin da esan. Elkarrekin hezten diren arren, neskei eta mutilei tratu eta balio ezberdinak ematen zaizkie.

Maskulinotasuna ez da balio positiboa gure gizartean; inork ez daki ziur gizon izatea zer den, bai, ordea, gizon izateko zer ez den izan behar.