Zergaitik bizkortu nahi dugu haurtzaroa?

Hemen, Europako beste herrialde batzuetan bezala, haurtzaroa jaiotzatik 12 urtera bitarteko etapa dela zehazten da. Nazio Batuen Haurren Eskubideen Konbentzioaren araberako definizioa da hau.

Jolasa eta garunaren garapena


Alison Gopnik haurtzaroan espezializatutako psikologoak azaldu duenez, edozein espezieren haurtzaroko urteek lotura zuzena dute garatu behar ditugun gaitasunekin, eta horregatik daukagu gizakiok planetako infantzia edo haurtzarik luzeenetako bat. Haurtzaroan jolasen bidez mota guztietako esperientziak metatzeko diseinatuta gaude, eta hori egitean, Goppikek dioen bezala, haurrak giza espeziearen ikerketa eta garapen departamentu bihurtzen dira.

Nork dauka presa haurrak  azkar hazi daitezen?

Garbi dago  familiak ezetz, baitakigu haurtzaroa etapa erabakigarria dela, baina gizarte lehiakor eta kontsumista baten parte garenez, erraza da gu nahastea, eta modu inkontzientean haurtzaroa laburtzen  ari gara.


Eta zer egin dezakegu?

1. Jolasa garapen-tresna nagusia dela onartzea eta horretaz jabetzea. Ez dugu guk esaten, erreferentzia zientifiko ugari daude gai honen inguruan.

2. Azter dezagun eskolaz kanpoko karga. Bila itzazue konponbideak, uste baduzue denbora gehiegi ematen dutela  jolaserako orduak murrizten dituzten jardueretan (eskolaz kanpoko jarduerak, errefortzu-eskolak edo etxeko lanak). Ezagutzen ditugu eskolarekin hitz eginez murriztea lortu duten familiak.

3. Errespetatu ditzagun jolaserako etapak. Horiek iparrorratz gisa balioko digute: Izkutatu jostailuak, begiratu zer egiten duten eta eskaini benetan interesatzen zaiena aberastuko duten proposamenak, jostailuak eta joko librea erraztuko duten proposamenak eskura jarriz.

4. Konpon dezagun jolas gabezia. Badira  seme-alabek jolasten ez dakitela edo bakarrik jolasten ez dakitela uste duten familiak. Ez dago erantzun bakarra egoera honen aurrean.
5. Beren adinaren araberako arropa janstea, inolako jolas esperientziarik baldintzatzen ez duen arroparekin. Janzteko moduak eragin handia du nola jokatzen dugun eta besteek nola ikusten gaituzten.

6. Mugatu dezagun pantaila-denbora.

7. Saia gaitezen ezer ez egiten.


Ondorioa

Paradoxa batean bizi gara: haurtzaroa balioesten dugu, baina, aldi berean, gainditu beharreko fase gisa ikusten dugu, eta ahaztu egiten dugu denbora eta askotariko esperientziak eta trebetasunak behar direla, jolasak bakarrik eman ditzakeenak, garun konplexu eta malgua erabat garatzeko. Orain, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da jolasa eta haurtzaroa zaintzeko jardutea.

*Jugar y jugar egitasmotik ekarritako testua da hau