Urte berriarekin batera badatoz erronka berriak eta horiekin batera horietara eramango gaituzten herri berriak ere. Herri hezitzaileen sarea urtetik urtera hasten doan sarea baita eta aurten ere zenbait herri batuko dira lankidetza sarera.
2022a sare sozialetan aurreratu bezala, Oinherrirentzat urte berezia izango da. Hain zuzen ere, ibiltzen hasi ginenetik 10 urte pasa direlako jada. Ibilbide horretan gure jo muga garbi izan dugu, batzuetan erori arren sendoago altxa garelako.
2022a ere haurtzaroaren kulturak eta parte hartzeak eratzen duen familia ere handitzen joango da. Aurten ere, aurreko urtetan bezala erronkarik ez zaigu faltako, hala ere, elkarren alboan sendotu eta elkar elikatuko gara orain eta etorkizun hobeago baten bila.