Pasaia

[BIDEOA] Pasaiako haur eta nerabeak erabakien parte!

Eskubidean planaren baitan haurren eta nerabeen parte hartzea sustatzeko Pasaiako Udalak, eskolek eta eragileek eginiko ibilbidea azaltzen duen bideoa da ondoren ikus daitekeena. Bestalde, gaur egun parte hartzea ahalbidetzeko zein egitura duten eta nola funtzionatzen duten azaldu digute Elisabeth Astiasaran De Miguelek eta Jaione Urruzola Arizetak.
Gehiago

Haurrek erabakitako Basoa jolas-parkea sortu dute Donibanen

2019ko azaroan martxan jarririko prozesuak bere fruituak eman ditu. Pasaian Donibaneko Basoa berritu dute, Pasaiako Udalaren, guraso eta haurren artean auzolanean
Gehiago

Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren inguruko jarduerak Pasaian

Azaroaren 20an haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna ospatzen da mundu osoan. Eskubideen bermea ezinbestekoa dela azaltzea inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun.
Gehiago

Pasaia, haurren eta nerabeen herria

Udalak, udal zerbitzuak eta herriko eragileek haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko herri proiektua garatua du, eta berorren bitartez, herriko bizitzan eta Pasaiako herrian haurren eta nerabeen partaidetza bultzatzeaz gain, adingabeak subjektu politiko bihurtu nahi ditu. Haur eta gaztetxoen parte-hartzea erdigunean jartzen duen proiektu da, haur eta gaztetxoek zuzendutako proiektua da haiek protagonista bihurtuz.

“Eskubidean” izeneko planak haurren eta nerabeen euren proposamenak garatzea, herrian txertatzea eta adingabeak herriaren garapenean eta komunitatearen parte izan daitezen lortu nahi du.
Gehiago