Abian da Azpeitiko Haurren Kontseilua. Herriko ikastetxeetako LH5 eta 6 mailetako haurrek osatutako organu berria da eta tokiko kudeaketarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikuspegia emango dio alkatetzari. Herrian egon daitezkeen arazoei buruzko aholkuak eta proposamenak emango dizkio, zehazki. Azpeitiko Udalak proposamenak entzuteko eta baloratzeko konpromisoa hartu du.
Gehiago
Egoitz Arruti Uriak ere Eskola Kirolaren inguruko aukera eta abaguneei loturiko bere lehenengo kolaborazioa idatzi du webgunerako. Jarraian irakurgai
Gehiago
“Euskal Kultur Sorkuntzaren Transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi” jardunaldia antolatu dugu bigarren aldiz elkarlanean Ahotseneak, Oinherrik, Bertsozale Elkarteak, Azpeitiko Udalak eta UEUk. Topagune honek egungo kultur bitartekaritza hartuko du hizpide, euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea helburu duelarik. Oraingoan eskolaz kanpoko transmisioan jarriko dugu arreta Senpere, Laudio, Lesaka eta Azpeitian egingo dituzten topaketetan. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus
Gehiago
Herri hezitzailea egituratzen den 7 giltzarriekiko Azpeitiko eragileak nola kokatzen ziren aztertzeko, burutu zutendiagnostiko parte hartzailearen inguruko informazioa eta emaitzak ikus daiteke hurren publikazioan.
Gehiago
2019ko irailaren 14an "Eskola Kirola Herri Hezitzailearen ikuspegitik" jardunaldia egin zen Azpeitian.
Gehiago
Azpeitia ezagutzen proiektuaren helburu nagusia Azpeitiko eta inguruetako ondare aberatsa interesa duen edozein herritarri transmititzea da, indar berezia eginez Lehen Hezkuntzan dauden ikasleen curriculumean integratzeko proiektuan landutako proposamen pedagogikoak.
Gehiago