Elizalde eskolan 2019an abiatutako prozesu baten kontakizuna entzuteko aukera izan dugu gaurko podkast-ean.Horretarako, Irati Seijo DIez Tabakalerako eta Oinherriko kidea izan dugu geurean baita prozesuko bidelagun izan direnen ahotsak ere.
Gehiago
Gaur, Santamainako ludotekan lanean diharduten, Garazi Azkarate, Inesa Ugalde eta Iñigo Prieto elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Beraien ahotik jaso ahal izan dugu, azken ikasturte hauetan egindako kanpo espazioaren eraldaketaren berri.
Gehiago
Azken hamarkadetan asko aldatu dira hirian, herrietan eta auzoetan leku batetik bestera mugitzeko ohiturak. Joerak zenbateraino aldatu diren ikusteko hurbileko ikastetxe baten atarira joan besterik ez dago sarrera edo irteerako momenturen batean. Duela ez hainbeste urte arte, haurrak eskolara oinez eta nagusien laguntzarik gabe joaten ziren arren, azken urteotan gutxi batzuen lekualdatzeko modua bilakatu da.
Gehiago
Eskola, gaur egun, matxista da. Instituzio gisa, eskola, hemen eta orain matxista da. Hitza gordinegi zaionak jarri beza ez-parekidea: eskola gaur egun ez da parekidea, edo eskolak gaur egun, oraindik desber- dinkeria sustatzen du generoagatik. Ez bada, beren-beregi ikastetxe horrek hezkidetza bultzatu duela.
Gehiago
Hastapenetik gure asmoa izan da ikastolako aktore ezberdinekin sortzea gure ikastola, bakoitzari hitza emanez eta egiten zena hauei egokituz.
Gehiago
Haurdun gaudenean, hainbat aukera eskaintzen zaizkigu; erditze-aurreko prestakuntza, haurdunaldirako yoga... Eta, jaio eta gero, gidatutako ekintza estimulatzaile asko eta asko, haur txikientzat. Baina, zure barrenetik sortu den pertsona txiki hori beso artean duzunean, nola hartu behar duzun inork azaldu ez dizunean, familia gertu ez duzunean, 16 aste dituela lanean hasi behar duzunean..., nork egiten dio kasu sentitzen dugunari?
Gehiago
Asfaltoa eta hormigoia luze-zabal osoan, futbol- zelaia erdi-erdian, eta kasurik onenean, saskibaloiko kantxaren bat bazterren batean. Eskola gehienetako patioaren argazkia antzekoa da. Estandarizatutako eredua errepikatzen da han eta hemen; izan Bilboko ikas- tetxe handi batean edota Arratiako zentro txikiago batean, kontuan izan gabe zein testuingurutan dagoen eskola.
Gehiago
Sastrakadia naturagune, jolastoki, ikasgela, aisia-leku... bilakatu dute Karrantzako Kontxa Eskolan
Gehiago
Lizarran, Familia Espazioa egokitu dute hainbat zerbitzu eskaintzen dituena: goizeko eta arratsaldeko jolas guneak, eta familia guneak.
Gehiago