Ikasturtearekin abtera podkast dinamika martxan jartzea da gure asmoa eta aurrekoan idatziz aurreratu genizuen arren, oraingoan San Martin eskolako guraso elkarteko Amaia Velez Izuskiza izan dugu gure artean.
Gehiago
Bergarako San Martin eskolako Lehen Hezkuntzako patioa berritu egin dute, orain arteko patioaren eredua aldatu eta umeek jolas libreaz gozatzea sustatzeko; guraso elkartetik abiatu zen ideia eta udalak babestu egin du, 48.230 euroko inbertsioa eginda.
Gehiago
Oinherritu zaitez kanpainak emandako lehenengo aleaz gozatzeko aukera izango duzue jarraian. Lander Juaristi Lasak, Bergaran herri hezitzailearen baitan kokatzen dituen bi ekintzen (migrazio gaiaren lanketa eta erreka garbiketa) inguruan jardun du ondorengo idatzian.
Gehiago
Martxoaren 11an aldiz, Ibai Esteibarlandak eskaini zuen hitzaldia Bergarako Seminarixoan. Hiritik At kooperatibako kideak, Herri Hezitzaileak pedagogiatik haratago nola ikusten dituzten azaldu zigun, haurrei begiratzetik haratagoko herri hezitzaileaz aritu zen hain zuzen.
Gehiago
Pasa den martxoaren 4ean Itsaso Pagoagak hitzaldia eskaini zuen Bergarako Seminarixoan. Hezitzaile eta Olgeta egitasmoaren sortzaileak, Jolasa izan zuen hizpide. Bergara Herri Hezitzailea taldeak antolatu zuen hitzaldia eta Herriek, hezitzaile izateko jolasak hauetan izan beharko lukeen izaera eta garrantzia nabarmentzea izan zen hitzaldiaren funtsa.
Gehiago
Badira hilabete batzuk Bergara Herri Hezitzailea taldea sortu eta abiatu zela, hausnarketa eta gogoeta bilerak eta gero, ekimen zehatzak ditugu esku artean, besteak beste, haurren parte hartzea oinarri espazio baten eraldaketa, herriko mugikortasun eredua ikuspegi hezitzailetik eraikitzeko zenbait lanketa eta baita martxoan burutuko dugun hitzaldi zikloa ere.
Gehiago
Herrihezitzaileen sareko herria den Bergarak 30km/orduko abiadura muga ezarri du eta horren inguruan jardun dugu Larraitz Uribesalgo (Herri Hezitzaile taldeko kidea) eta Gorka Artolarekin (Bergarako alkatea). Bien ikuspegitik norabidea zein izan behar den azaldu digute
Gehiago