Abarzuzako eskolako patioa amesten

2019an Abarzuzako eskolako komunitatearekin harremanetan jarri eta beraien patioa amesten eta eraldatzen hasi ziren. Auzolanari esker patioa eraldatzen dabiltza eta aurrera begirako urratsak ere zehaztuta dituzte.

2019an, Abarzuzako eskolako zuzendaria den Kalen Artzerekin harremanetan jarri zen Txusma Azkona Plisti Plasta  familia guneko kidea, Abarzuzako eskola berriko patioaren inguruan hausnarketa egiteko. Momentu horretan   Abarzuza eta Lezaungo eskoletan banaturik zeuden Deierriko haurrak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lehenik, proposamenaren berri Deierriko hainbat herrietako udal ordezkariei azaldu zitzaien: asmoa, partaidetza oinarri izanik, material naturalez eginiko patio proposamena osatzea.

Haurren iritzia jasotzeko, 2020ko otsailan, bi eskoletan hainbat jarduera egin zituzten, material desegituratua eskainiz eta beraien jolasaren behaketa eginez. Saio hauetan beraien patio proposamenak egiteko aukera izan zuten. Ondoren, ditxosozko konfinamentua heldu eta bertan behera geratu zitzaien plana.

Beraz, eskola berrian 2020ko irailean hasi ziren. Hasieran, egoerak behartuta, patioan materialik gabe arittzen ziren jolasean. Honek behaketarako aukerak eman zizkien, haurren beharrak aurrikusteko.

Irakasleak haurrekin aritu eta ondoren irakasleekin saioren bat izan zuten, haurren beharrak identifikatu eta ondoren patio proposamen diseinua osatu zuten. Diseinu proposamenarekin guraso bilera burutu zuten eguberritako oporren aurretik. Bertan, gurasoen proposamenak jaso ziren, eta materiala biltzeko lanetan hasi ziren. Eguberrietan lehen auzolana martxan jarri eta jada batzuk izan dira. Giro bikaina dago eta hamaiketako ederraz gozatzeko aukera izaten dute, noski!

Honez gero kanpo espazioan hainbat elementu sortu eta haurren sormenezko jolasa garatzeko aukerak handitu dira.

Lanak aurrera darrai, eta ondoren ebaluazio eta hausnarketa lanak helduko dira.