Martxoaren 28an jardunaldiak egitekoak ginen Durangon, baina bi aste lehenago erabat aldatu zitzaigun plana, maiatzaren 9rako utzi genuen arre,n hor ere ez genuen aurrera eramateko aukerarik izan. Beraz, oraingoan beste formatu batekin gatoz, maiatzaren 26an arratsaldeko 18:00etan buruan genuen ideia moldatuta youtubeko kanalean ikusteko aukera izango duzue. Izena emateko bete formularioa
Duela urte batzuk ekin genion Herri Hezitzaileen bideari, 2012an hain zuzen ere. Ordutik, jardunaldi eta topaketak antolatzeaz aparte, herriak saretzen eta teoria-praktika uztartzen aritu gara. Orain beste puntu interesgarri batean gaudela ikusita, esperientziak konpartitu, elkarezagutu, herrien arteko sarea egonkortu eta aurrera begira jartzeko gogoz gatoz.
Herri Hezitzailea filosofiaren baitan, Euskal Herri osoko hezkuntzako, euskararen arloko eta aisialdiko 14 eragilek bat egin dute (OinHerri elkartea), oinarrizko zazpi balio lantzeko, eta, horrela, jendartea hobetzeko asmoz.
Hauek dira zazpi balioak:
1. Haurtzaroaren kultura aitortzea eta errespetatzea.
2. Parte hartzea eta erabakitzeko ahalmena eskaintzea.
3. Aisialdi hezitzailea
4. Harremanetan, euskara lehenestea
5. Aniztasunean berdin eta parekide
6. Ingurune naturala eta kulturala zaindu
7. Komunitate sarea eta auzolana
______________________________________________________________________________________________
EGITARAUA (18:00-19:30):
Sarrera: ongi etorria, jardunaldien kokapena, helburuak eta egituraren aurkezpena.
Oinherriren aurkezpena: zer da oinherri, nortzuk osatzen dugu, zergatik eta zertarako sortu ginen, gure lan ildoak aurkeztu.
Herri hezitzailearen filosofiaren azalpena: filosofia eta 7 giltzarriak aurkezpena.
Herri ezberdinetako esperientziak ezagutzeko mahaingurua. Ez dago herri hezitzailearen filosofia aplikatzeko modu bakar unibertsalik, tokian tokiko ezaugarriak kontutan hartuz, herri bakoitzak bere egin beharreko bideorri anitzak baizik. Hiru esperientzia oso ezberdin ezagutuko ditugu:
Haur eta gazten parte hartzean urtetako lana eta esperientzia dute Pasaiako Udalean. Nolatan hasi zineten? Ibilbidearen mugarri nagusiak
Non zaudete orain? Egungo partaidetza sistema
Ze onura eta zailtasun aurkitu dituzue?
Galdera/erantzunen tartea: partehartzaileek galderak idatziz bidaltzeko aukera izango dute.
Itxiera.
______________________________________________________________________________________________
Izen ematea: egunean bertan gure Youtubeko kanalean ikus daitekeen arren, aurrez izena ematea asko eskertuko genuke. Horretarako, bete beheko formularioa