Ari! SORMENA ETA MUGIMENDUA

Bizipoza elkartea, Artaziak kooperatibak eta Gipuzkoako Kirol egokituen federazioak elkarlanean sortutako ARI! SORMENA ETA MUGIMENDUA proiektuaren material padagogikoa aurkeztu dugu . Material honek talde bat aktibatzeko gorputz-dinamikak eskaintzen ditu, Ion Munduate eta Artaziak-ek bideratutako laborategi baten bitartez sortua. Proiektuaren osagaiak hauek dira: #inklusiosoziala @generoikuspegia #aniztasuna #hezkidetza #euskara #sormena #mugimendua #artea #lehiakorezdirenjarduerak #kirola #jarduera fisikoa #gazteak #arte biziak

Bizipoza , Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa eta Artaziak elkartu dira lehen aldiz Ari! Sormena eta Mugimendua proiektua martxan jartzeko. Proiektuak gorputzarekin, arteekin eta mugimenduarekin lotutako ekimen berritzaile bat sortzea izan du helburu, izaera inklusiboa eta genero ikuspegia barnebiltzen dituena, 12 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendua.
Egitasmoak 3 lan ildo izan ditu:

 

  1. -Ikastaro trinko bat. Jordi Cortés koreografo-sortzailea gonbidatu genuen bere ibilbidea azaldu eta dantza inklusiboaren esparruan izan duen esperientzia azaltzera. Tailer teoriko-praktiko hau gizarte- eremuekin eta mugimenduarekin lotura duten pertsonei zuzendua izan zen. Jordi Cortés dantzaria, koreografoa eta irakaslea da. Ia 30 urteko lan-ibilbidea du eta s KIAKAHART eta ALTA REALITAT elkarteen sortzaile zein zuzendari artistikoa da, baita LIANT LA TROCA dantza kolektibo integratu/ inklusibokoa ere. Jarduera hau Irailaren 26ean burutu zen Errenteriako Dantzagunean, eta formatu teoriko-praktikoa izan zuen. Proiektu honek ezberdintasunetik, bestearen berezitasunetik abiatuz sortzera gonbidatzen du, munduan kokatzeko dugun modua berrasmatuz, harreman-konexio mota berriak eratuz gure gorputzen mugimenduaren bitartez.
  2. -10 saio praktiko burutu dira, 12 lagunek osaturiko talde mistoa izanik eta Ion Munduate eta Artaziak izan dira saioen gidariak. 12 eta 21 urte bitarteko gaitasun anitzeko gazte hauek, sormen laborategi gisa pentsatutako gunean mugimenduarekin eta gorputzarekin lotutako dinamikak landu dituzte.Saio praktikoen inguruko bideoak ikusi daitezke ondorengo bi loturetan: lotura 1 eta lotura 2
  3. -Material pedagogikoa sortu dugu, aplikatu den metodologia jaso eta proiektuaren erreplikagarritasuna ahalbidetzen duena. 

Materiala www.ari.eus orrialdean duzue eskuragarri eta webgune honetan aurkituko duzuena, ARI! SORMENA ETA MUGIMENDUA proiektuaren material padagogikoa da. Material honek talde bat aktibatzeko gorputz-dinamikak eskaintzen ditu, Ion Munduate eta Artaziak-ek bideratutako laborategi baten bitartez sortua. Proiektuaren osagaiak hauek dira: #inklusiosoziala #generoikuspegia #aniztasuna #hezkidetza #euskara #sormena #mugimendua #artea #lehiakorezdirenjarduerak #kirola #jarduera fisikoa #gazteak #arte biziak
Proiektu osoaren informazio zehatzagoa ere bizipoza.eus orrialdean aurkitu dezakezue.