Bergara Herri Hezitzailea taldeak martxoaren 4 eta 11 hitzaldiak antolatu ditu

Badira hilabete batzuk Bergara Herri Hezitzailea taldea sortu eta abiatu zela, hausnarketa eta gogoeta bilerak eta gero, ekimen zehatzak ditugu esku artean, besteak beste, haurren parte hartzea oinarri espazio baten eraldaketa, herriko mugikortasun eredua ikuspegi hezitzailetik eraikitzeko zenbait lanketa eta baita martxoan burutuko dugun hitzaldi zikloa ere.

Martxoaren 4a, osteguna: Jolasaren garrantzia eta Herri hezitzaileak

-Hizlaria: Itsaso Pagoaga Zaloña- Olgeta jolas dendako arduraduna (Post amaieran guraso.eus-en eginiko elakrrizketa)

-Hasiera ordua: 18:00

-Lekua: Bergarako seminarioa

Martxoaren 11a, osteguna: Herri hezitzaileak ikuspegi pedagogikotik haratago

-Hizlaria: Ibai Esteibarlanda Etxeberria- Hiritik at kooperatibako kidea

-Hasiera ordua: 18:00

-Lekua: Bergarako seminarioa

Guraso.eus-en Itsaso Pagoagari eginiko elkarrizketa jarraian entzungai: