2022/03/07
DIMAN, Errotonda biziberritzeko ideia lehiaketa
Diman 2018. urtean biribilgunean morez margotu zuten eta 2021ean beste urrats bat gehiago eman dute ELKARREKIN biribilgunea atontze bidean.
Pirritx eta Porrotxen abestiak dioen moduan: “BOROBILEAN eseri dira parkean, poz asko eta min batzuk ematen dizkien lagun artean, bihotza ireki bitartean, erabakiak hartzeko guztien artean, orain goian orain behean dabiltza zabuan, orain pozik orain triste dabiltzan moduan, lagunekin ados jartzeko orduan, bakoitzak ideia bat du buruan, baina elkar ulertzen saiatzea baino ederragorik ez dago munduan. Lurrean BOROBILEAN esarri dira denak elkarri begira, nork bere mina nork bere desira, tira bira tira bira BOROBILA elkarrizketan ari da….” Beraz, kontuan izanda errotonda horrek eman dauzen eta zelan ez, ematen jarraitu behar dauzan mezu guztiak (errespetua, bardintasuna, askatasuna, aniztazuna, inkusioa,… BIZIKIDETZA) elkarlanean lantzen jarraituteko, errotonda/borobil hori bueltaka martxan/borobilean ibili behar da abestiak dinoen moduen…
Hurrengo puntuan aipatzen dan moduan, errotonda honeri emon jakozan forma eta koloreak, aldarrikatuten diren mezu guztiei lotuta dauz. Ondoko bi puntuetan, aurreko puntuko argazkia aztertuteaz gain, zati bakoitzaren esanahia azalduko da;
- BARDINTASUNA oinarritzat hartuta, errotondaren inguruko espaloi BOROBILA, hau da, elkarrizketa eta bardintasunaren gunea, morea (pantone 254) izango liteke. Forma borobila eta kolore moreagaz, andren kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa marraztuko zen, andra eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromiso aktiboa adieraziz.
- ASKATASUNA + ANIZTASUNA + ERRESPETUA + INKLUSIOA + BIZIKIDETZA – bedarretan, tamainu eta forma ezberdinetako harriak egongo litikez. Ostadarraren koloreakaz gain errefuxiatuen beilegie eta trans-en banderana koloreak dena pintura naturalakaz margoztutako harriak eta harriak emoten dauen indarra kontuan hartuta, genero identitate askatasuna, inklusioa, pertsona guztienganako errespetua, bizikidetza…aldarrikatzeko gunea. Aurkeztutako proiektua, bertako eta ingurugiroa errespetatzen daben materialekaz egindakoa izateaz gain, dinamikoa eta gaur egungo irudiduna dala esan daiteke. Laburbilduz, bizi doguzan garaieri lotutako aldarrikapenekaz osatutako irudia. Guzti honen atzean, BOROBILEAN, danon minak, desirak, nahiak aztertzeko, ALKARLANEAN, erabaki geinke harri horien gainean zein mezu edo irudi jarri, harrien artean koloreaz gain beste konexio batzuk sortuz eta zelan ez, harri txikien bidez sarea sortuz.