Arrasateko Ludotekek 30 urte betetzen zituela ospatzeko ideia izan zen hau. Garaion Sorgingunean zumezko eraikuntza biziak eraikitzeko proiektua ikusi genuenean, zalantza gabe beraiengana jo genuen.
ZUMEZKO ERAIKUNTZA
Parte hartze prozesu baten bitartez erabaki genuen zer eraiki nahi genuen. Haurrentzako jolas parkea zein izango den, haurrek erabaki behar dutela iruditzen zaigu guri. Honetarako, bi arratsaldetan, Ludotekara etorri ziren aurrekin batera lantzeko.
Lehenik eta behin, zumea zer den eta honen bizitzari buruz aritu ziren, ondoren, eraiki nahi genuena aukeratzeko.
Behin eraikitzera gindoazena argi izanda, larunbat goizerako herri guztira zabaldu genuen deialdia. Haur, guraso, hezitzaile, zein herritar oro gonbidatu genituen eraikitzera.
Goiz guztia eman genuen zumea landatzen, eta emaitza haurrentzako jolas parke natural eta bizia izan zen. Urtaroz urtaro aldatuko dena, bizirik dagoena eta haurrek jolasteko leku paregabea.