Nafarroako Erriberako Lodosako Ibaial- de, Vianako Erentzun eta Tuterako Argia ikastoletako ikasleek egun-pasa egin zuten Ablitasen, Aragoiko mugan.
Helburua, Errigora ezagutzea: zertarako sortu zen, zer ekarpen egiten duen eta Erriberako euskal taldeei nola eragiten dien entzun eta hausnartu zuten, baita parte hartu ere bertan antolatutako HERRI- LANEAN. Izan ere, aurten, Errigorak HERRILANA hartu du kanpainako lelotzat, eta ideia horretan jarri nahi izan dute arreta eta egin nahi izan dute indarra; Errigora, behetik gorako HERRILAN erraldoi, alai, anitz, praktiko eta komunitarioa dela deritzotelako.