Asfaltoa eta hormigoia luze-zabal osoan, futbol- zelaia erdi-erdian, eta kasurik onenean, saskibaloiko kantxaren bat bazterren batean. Eskola gehienetako patioaren argazkia antzekoa da. Estandarizatutako eredua errepikatzen da han eta hemen; izan Bilboko ikas- tetxe handi batean edota Arratiako zentro txikiago batean, kontuan izan gabe zein testuingurutan dagoen eskola.
Inork ez du zalantzan jartzen heziketarako gune bat gehiago dela eskolako patioa. Besteak beste, espazio publikoa era- biltzen eta harreman sozialak garatzen ikasten dute bertan haur zein nerabeek. Ikasle, irakasle nahiz gurasoen artean, ordea, bada kezka patioen erabileraren inguruan. Zer-nolako rolak erreproduzitzen dituzte beroietan ikasleek? Zer-nolako harremanak izaten dituzte? Adin guztietarako baliagarriak ote dira? Patioek benetan haurrek dituzten premiei erantzuten ote diete? Zein balio nagusitzen dira? Zer-nolako jolasak, kirolak eta ikaskuntzak indartzen dira?