ESPAZIOAK ETA ERLAZIOAK

Arkitektura eta pedagogia lotzen duen ildoa dugu hemen. izan ere, arkitekturak laguntzen al du haurraren autonomia, jakinmina, ikerketa, kuriositatea garatzen; eta bestalde, atsegin egoten, eroso sentitzen, argiaz eta espazioaz disfrutatzen?

Parisko Eiffel dorrea, Singapurreko etxe orratzak, Isfahango mezkitak eta plaza, Cuencako etxe zintzilikatuak... zerbaitegatik dira deigarriak eraikin horiek eta gehiago ere. Duten formagatik, koloreagatik, erabileragatik, transmititzen dutenagatik... Arkitektura eta artea nahasten dira. Baten batzuek, nahita edo nahigabe, garrantzia eman zioten bi elementu horiek elkartzeari. Antzeko ildoa jarraitu izan dute Italiako Re- ggio Emiliako udal haur eskoletan. Arkitektura eta peda- gogia lotu dituzte. Eta horrexegatik dira hain atseginak, erakargarriak, lasaiak eta egokiak haur horiek baliatzen dituzten espazioak eta gelak.

Iruñeko udal haur eskolek ere ildo horri heldu diote eta baita Euskal Herriko beste hainbatek ere.