Guk geuk, euskal kulturaren eta euskararen baitako bidaideok, gure mikrokosmos horretan, elkarri eskerrak eta indarra ematen ez badizkiogu, zeinek egingo du bada?
Guk, orain arte, euskararen bidea egin dugu, bai, baina ezinbesteko bidaideak izan ditugu beti gure alboan; ez al dute horiek ere, gure aldetik, halako aitortza edota ezagutza publikoa merezi, euskararen eta euskal kulturaren alde egin duten eta egiten duten lanagatik?