Azaroak 20 dituen honetan, Oinherrik ondorengo adierazpena plazaratu nahi izan du haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna dela eta, egun egiten dena balioaz jarriz eta egiteko duguna bistaratuz.
Azaroak 20, haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna dela eta, ondorengo ideiak plazaratu nahiko genituzke Oinherritik:
Aurrez aipatu bezala, azaroaren 20an, haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna ospatzen da. Hala ere, ez dugu egun bakarreko aldarrikapenean geratu nahi, eskubideak bizitza osasuntsu baterako ezinbesteko oinarriak direlako.
Arrazoi horregatik haur eta nerabeen eskubideak 365 egunez espazio ezberdinetan aldarrikatu behar direla uste dugu: etxean, kalean, udalean, eskolan, ludotekan… bada lana! Horretaz jakitun izanda, bide luzea dugu oraindik, ez baita erraza hainbat egoeratan eskubide horietaz ohartaraztea. Esaterako, gaur egun haur eta nerabeentzat egiten dira gauzak eta ez hainbeste haur eta nerabeekin
Haur eta nerabeak eskubidedun subjektu gisa aitortzeko begirada aldatu beharra dago. Jesper Juul terapeuta daniarrak dioen moduan: “Orain badakigu subjektu-subjektu moduan izaten diren harremanak, harreman horretan inplikaturik dauden pertsona ororentzat emaitza hobeak dituela: eraikitzaileagoak, emankorragoak eta talde sentimenduentzat mesedegarri direla”.
Eskubide batzuk presentzia handiagoa dute. Adibide gisa, eskubideetan heziketa eskubidea bat da, jolasteko eskubidea bezala. Hala ere, argi ikusten dugu “hezkuntza”eskubidea “jolas” eskubidearen gainetik dagoela, azken hori kategoria baxuagoko bat izango balitz bezala. Eskubideen kategorizazio hori aipatuz, parte hartzea moduko eskubideak ez dira hain premiazko gisa ikusten. Haur eta nerabeei hitza ematea, batzuetan gure botere galtzea bezala sentitzen dugu, oraindik botere kontua balitz bezala ulertzen baita harremana. Eta paradigma aldaketa bat proposatzen da: non eskubide guztiak eta guztientzat sustatu behar diren.
Gaur gaurkoz, eragile, udal eta norbanako batzuk bidea egiten hasiak gaude baina oraindik ere eskubideak garatzeko bide luzea egiteko dugu. Lan honetan ez dira bakarrik haurrak edota nerabeak onuradun, guztiontzat da mesedegarri. Tonuccik dioen bezala, haurtzaroaren edota nerabezoaren alde egindako edozein proposamen, guztiontzako da irisgarria.
Gora haur, nerabe eta guzti horien eskubideak!