HaurrakEreBai Familien Saretik, sinadura bilketa abian jarri dugu, haurrak eta nerabeak eskubide osoko herritarrak izan daitezen eskatzeko eta haien eskubideak helduon eskubideen berdinak izan daitezela, beraien ezaugarri propioak kontutan hartuta. Bereziki adierazi nahi dugu, 14 urte arteko haurrek oraindik gaur soilik ordubetez ateratzeko baimena dutela beste herritarrek ez bezala, hauek ez dute ordu mugarik, tokatzen zaien ordutegi barruan.

HaurrakEreBaik gure kezka eta desadostasuna adierazi nahi du, familiak jasotzen ari garen tratuagatik eta, bereziki, alarma-egoera honetan gobernuaren kudeaketan ematen ari den haurren eskubideen urraketagatik. Haurtzaroa ahaztuetako bat izan da COVID19 pandemia gainditzeko estrategiak diseinatzerakoan. Legeak izapidetzean, haurrak eta nerabeak beren beharrizan eta ezaugarri propioekin kontuan hartzea eta aipatuak izatea eskatzen dugu. Adingabeentzako baimenak eta helduenak berdinak izatea nahi dugu. Aldi berean etengabeko desinformazioa salatu nahi dugu, zergatik ez dira adingabeak apenas aipatzen?
Eskubide urraketa hauek horrela izaten ari dira eta izango dira haurrak eskubide osoko herritartzat hartzen ez diren bitartean. Gure manifestua publiko egin nahi dugu, eta sinadura eskatzen diegu, gure lanaren alde dauden pertsona guztiei, adingabeen eskubideen alde, haurrak eta nerabeak kontuan har daitezen, helduekin batera eskubide osoko herritarrak direla oinarri hartuta.
haurrakerebai@gmail.com