Haurtzaroaren eskubide eta parte hartzearen inguruko formazioa jaso dugu Marta Martinezen eskutik

Maiatzaren lehenengo astean Oinherri osatzen dugun eragileek formazioa jaso genuen Marta Martinezen eskutik.

Maiatzaren lehenengo astean Marta Martinezen eskutik Haurtzaroaren Eskubideen inguruko formazioa jaso genuen Oinherri osatzen dugun eragiletako kideek. Bertan, Marta Martinezek bere ibilbidean zehar egindako ikerketa eta bizitako esperientziak izan genituen oinarri eta hausnarketarako ere ireki zen tartea. Post honetan entzun eta ikus daitekeena formazio saioaren ondoren izandako solasalditxoa da. Bertan, haurren eskubideen zentzua, helduon begirada, helduzentrismoa, parte hartze protagonikoa eta Hegoamerikako esperientziak izan genituen hizpide. 

MARTA MARTINEZ

Madril, 1967. Soziologoa (UCM). Masterra Haurren Beharretan eta Eskubideetan (UAM) eta Ebaluazioan Aditua (UCM). 90eko hamarkadaren amaieratik, aholkularitza-, irakaskuntza- eta ikerketa-lanetan aritu zen Espainian, Latinoamerikan eta Kariben, eta haurtzaroko gizarte-politiketan eta ikerketa- eta ebaluazio-metodologietan espezializatu zen eskubideen ikuspegitik. Haurren politikak eta eskubideak aztertzen eta sustatzen aritzeaz gain, hainbat kolektiborekin duen konpromisoak nazioarteko eragin- eta elkartasun-guneetan parte hartzea barne hartzen du, eta Latinoamerikako 15 herrialdetan baino gehiagotan lan egin du. Ikerketa-arlo nagusiak: Haur eta nerabe langileen mugimenduak, Haur Protagonismo Antolatua, Haurren erakundeen adierazleak, Etxegabetzeek haurtzaroan duten eragina, Haurrek indarkeriari buruz duten pertzepzioa, eta Haurtzaro Konfinatua.