2021 urte hasieran, urteetan bizitako esperientzietatik eraikitzen joandako diskurtsoak, hirigintzakoa eta hezkuntzakoa, bateratu, elkar elikatu eta elkarrekin aberasteko saiakera bat egiteko gogoz Hiritik At eta Oinherriko kideak harremanetan jarri ginen. Gaur, bide horrek emandako liburuxka oinarri izango duen eta Martxoaren 26an Baztanen “Herri antolamendua herri hezitzailearen ikuspegitik” izenburupean burutuko dugun jardunaldia iragartzera gatoz.
2021 urte hasieran, urteetan bizitako esperientzietatik eraikitzen joandako diskurtsoak, hirigintzakoa eta hezkuntzakoa, bateratu, elkar elikatu eta elkarrekin aberasteko saiakera bat egiteko gogoz Hiritik At eta Oinherriko kideak harremanetan jarri ginen. Gaur, bide horrek emandako liburuxka oinarri izango duen eta Martxoaren 26an Baztanen “Herri antolamendua herri hezitzailearen ikuspegitik” izenburupean burutuko dugun jardunaldia iragartzera gatoz. Euskal Herri Hezitzailea dugu amets, eta jardunaldi honekin norabide horretan urrats gehiago emateko ekarpena egin nahi dugu. Jardunaldi hau aurrera eramateko eta nazio mailako hedapen zabala izan dezan ezinbestekoa izan da Udalbiltzaren babesa eta ezer baino lehenago, hori eskertu nahi dugu.
Oinherrik, hezkuntza modu zabalago eta integralago batean ulertzeko, herri hezitzailearen filosofia haurtzaroaren kulturatik eta parte hartzetik eraiki nahian, oso argi dauka herria badela hezkuntzarako eduki, testuinguru eta eragile. Hiritik At-ek aldiz, herri antolamendua eraldatuz, harreman parekideagoak, osasuntsuagoak, jasangarriagoak eta bizigarriagoak eraikitzen dihardu, hirigintza eraldatzailea sustatuz.
Hezkuntza eta hirigintza, lehen begirada batean elkarrengandik urrun egon daitezkeen bi lan arlo, bi egiteko modu ezberdin bezala ikusten badira ere, etengabeko elkarreraginean daude, eta biak elkartu eta elkarrekin herriak antolatzeko eredu berri bat osatzea izan da erronka. Oinherrik proposatzen duen herri hezitzailearen filosofia egikaritzen dituen 7 giltzarriak, Hiritik Aten herri antolamenduaren 5 dimentsioekin uztartzea. Haurtzaroaren kultura, jolasa, parte hartzea, natura, aniztasuna, feminismoa, euskara, auzolana eta komunitategintza; lurralde antolaketa orekatua, des-hazkundea, desmerkantilizazioa, herrien bernaturalizazioa, mugikortasuna eta kaleen birjabetzarekin harilkatu eta uztartzea.
Urteak daramatzagu Euskal Herri luze zabalean prozesu parte hartzaileak sustatzen. Esperientzia horietako bakoitzean bizitakoek eta ikasitakoek, parkeak modu parte hartzailean eraldatzetik haratago joateko nahia eta beharra sortu dizkigu. Herri antolamendu osoa, herri hezitzailearen ikuspegitik berrantolatzeko nahia eta beharra hain zuzen ere.
Urtebeteko lanketa kolektibo bat izan da, elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz egin dugun hau. Eta emaitza moduan, “Herri Antolamendua Herri Hezitzailearen ikuspegitik” izeneko liburuxka sortu dugu. Liburuxkan jasotakoen inguruan hausnartzeko eta bertan proposatzen dugun norabidean jada gauzatzen ari diren esperientziak ezagutzera emateko, jardunaldi batzuk antolatu ditugu Udalbiltzaren laguntzarekin.
HERRI ANTOLAMENDUA HERRI HEZITZAILEAREN IKUSPEGITIK JARDUNALDIA ETA LIBURUXKA
Martxoaren 26an, Baztanen burutuko ditugu jardunaldiak. Jardunaldi hauen helburua herri antolamendua hezkuntzatik eraikitzeko marko teoriko zein praktiko bat proposatzea da. Tokiko garapenaren ikuspuntuarekin, haurtzaroaren kulturatik, parte hartzearen bitartez, herri antolamendua birpentsatzeko estrategia berria proposatzea. Hezkuntza-gazteria-parekidetasuna-parte hartzea eta hirigintza arloen arteko aliantza edota lankidetzarako bideorri bat proposatzea.
Orain arte puntualki egin izan diren esku hartze interesgarriak ezagutu eta balioan jarri, eta haratago joateko proposamena mahai gainean jartzea nahi dugu. Hurrengo urteetarako hirigintzarako paradigma aldaketa bat proposatuz; udalgintza eraldatzailea, herrigintza hezitzailea eta publiko komunitarioa.
Hezkuntza, bere modu zabalean hartuta, pertsonak, ingurua eta mundua begiratzeko eta bizitzeko dugun modua eraldatzeko garatu beharreko prozesuaren gako garrantzitsuenetako bat da. Beraz, gure herri eta herritartasunari esanahi berria ematea proposatzen dugu hezkuntzatik.
Bizitzak erdigunean jarriko dituen hirigintza eredu parte hartzaile baterako gakoak bildu ditugu liburuxka honetan. Paradigma aldaketa ekar dezakeen politika publikoak egiteko modu publiko komunitarioa proposatuz, udalgintza eraldatzailea eta herrigintza hezitzailea sustatzeko.
Aurrez aipatu bezala jardunaldiak herrietan orain arte egin den lana aitortu eta aurrera begira egon daitezkeen erronkak aurreikusteko helburua du. Hori horrela ondorengo egitaraua antolatu dugu:
9:30 Ongi etorria eta “Herri Antolamendua Herri Hezitzailearen ikuspegitik” liburuxkaren aurkezpena
10:00- 11:30 Hiru esperientzia inspiragarri:
11:30-12:00 Atsedenaldia
12:00-13:30 Gure herriek zaintzen al dute?
Denis Najmanovich eta Ula Iruretagoienaren elkarrizketa eta idea harilkatzea
14:00 Bazkaria
15:30-17:00 Hirigintza eraldatzailea: diskurtsotik praktikara. Mahai ingurua.
HIZLARIAK:
Proiekta Urbes - Patxi
Oñati Bagabiltzeko aholkularia (Ugalde-Cid lantaldeko kidea) - Ainhoa Ugalde Begoña
Juntura - Gorka Segurola Dorronsoro
DINAMIZATZAILEA: Hiritik-At, Ibai Esteibarlanda edo Izaskun Soto.
17:00-18:00 Antzerkia: ESPAZIO-POLITIKEN ESKULIBURUA
IZEN EMATEA
Jardunaldian parte hartzeko izen ematea otsailaren 25etik Martxoaren 21era irekita egongo da, izen ematea burutu nahi izanez gero, klikatu hemen. Oinherrik sustatzen duen Herri Hezitzaileen Sareko parte diren herrietako kideek 20 euro ordaindu beharko dute bazkari gastuengatik eta sareko parte ez direnek 50 euro ( jardunaldia + bazkaria).