Herri Hezitzaileek beraien esperientziak partekatzeko eta hausnarketarako tartea hartu zuten udaberrian, maiatzaren 21ean Zestoako herri eskolan egindako jardunaldietan. Herri mugimentuetako ordezkariak, udal ordezkariak, hezitzaile eta irakasleak... askotariko pertsonek hartu zuten parte ekitaldian. Zestoako alkate Josetxo Mendizabalek egin ziten harrera bertan bildutako 60 lagun ingururi, eta Amaia Etxabek, Oinherriko lehendakariak, jardunaldiak zergatik eta zertarako egin zituzten azaldu zuen.
Topaketei hasiera eman eta gaia kokatzeko, Lorea Agirre Oinherriko kideak elkartearen 7 oinarriak azaldu zituen, eta bereiziki haurren kulturaren izaeraz jabetzearen eta hori aintzat hartzearen garrantziaz jardun zuen. Ondoren, herri hezitzaileen dinamikan parte hartzen duten herrietako batzuk beraien lanaren berri eman zuten.
Behin hamaiketako eta gero, jardunaldiko parte hartzaileek taldetxotan banatu ziren, haurnasketarako tarte bat hartu asmoz. Foro horretan, haurren parte-hartzea sustatzeko eragile bakoitzak zein behar dituen azaldu zuten, baita bide horretan Oinherrik zer eskaintzea espero duten ere. Jada Herri Hezitzaileen dinamilan parte hartzen ari diren herrietako ordezkariek elkarrekin hausnartu zuten, batetik, eta egitasmo hezitzaileetako kideek eta norbanakoek beste talde batean, bestetik.