Umeen eskolaz eta etxeaz kanpoko bizimodua parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra izan dadin, komunitateko hainbat eremutan baliagarri izan daitekeen egitasmoa prestatu dute zenbait elkarte, ikertegi eta gizarte-eragilek.
Herri eta ingurune hobe bat lortzeko xedearekin, haurren kolektiboa erdigunean jartzen duen planteamendu politiko eta pedagogikoa da. aniztasuna, inklusibitatea eta berdintasuna ditu oinarri.