Feminismoa hizpide duten edota genero ikuspegitik idatzita dauden 100 liburu topatu daitezke bertan.
“Herri liburutegia” atondu du Arakaldoko Udalak, udaletxean. Feminismoa hizpide duten edota genero ikuspegitik idatzita dauden 100 liburu topatu daitezke bertan, Jabi Asurmendik azaldu duenez. “2.000 euroko inbertsioa egin dugu, 450 euro bideratu dira apalategiak erostera eta 1.500 liburuak erostera”, zehaztu du alkateak.