2021eko otsailean Zumaian Eskola Kirola Herri Hezitzailearen ikuspegitik jardunaldiak burutu genituen, herri hezitzaileen sareko hainbat herritan identifikatu genuen behar amankomun bati erantzuteko. Jardunaldien balorazioan, eskola kirola eraldatu nahi zuten herrien arteko foro iraunkor bat sortzearen nahia atera zen.
2021eko otsailean Zumaian Eskola Kirola eraldatzen jardunaldiak burutu genituen, herri hezitzaileen sareko hainbat herritan identifikatu genuen behar amankomun bati erantzuteko. Jardunaldien balorazioan, eskola kirola eraldatu nahi zuten herrien arteko foro iraunkor bat sortzearen nahia atera zen.
Martxan jarri ginen eta urtebetez hilean behin elkartu den herri arteko eskola kirol foroa osatu dugu. Besteak beste; Ordizia, Oñati, Bergara, Azpeitia, Leintz bailara, Hernani, Oarsoaldea, Zestoa, Zumaia... herrietako kideak elkartu izan gara bertan, Oinherri osatzen duten eragile ezberdinekin batera: Artaziak, Txatxilipurdi, Ttakun, Arremanitz, Hiruki larroxa… Foroa elkarrekin definitu dugu eta hasieran elkarren proiektuak ezagutzen ibili ginen. Bakoitzaren indargune eta korapiloak elkarbanatzen. Gero eskola kirolaren azken urteetako bilakaera aztertu genuen, eta hemendik 10 urtera nolakoa izatea gustatuko litzaigukeen proiektu genuen. Etorkizuneko eskola kirol hori lortzeko gure ekarpena zein izan ziteekeen erabakitzen hasi ginen orduan, eta ESKOLA KIROLA GOGOETA KOLEKTIBORAKO TRESNA sortzea pentsatu genuen.
Elkarrekin osatu dugun tresna honen bidez, tokian tokiko eskola kirol komunitarioak sortzeko hausnarketarako gakoak ematea nahi izan dugu. Tokiko eskola kirol programak eraldatuz, komunitate/ herriak eraldatzeko. Horretarako, tokian toki babestutako eremu bat sortzea proposatzen dugu; jarduera fisikoaren bidez balio hezitzaileak landuz, haurraren garapen egokia emateko.
Hik Hasiko udadako topaketetan aurkeztu diogu tresna hau, eskola kirolak barnebiltzen duen komunitatea osoari; ikastetxeak, hezitzaileak, gurasoak, udala, kirol eskolak/klubak.. Tresna honen helburu nagusia, bost blokeren inguruko hausnarketarako baliabideak eskaintzea da: eraldaketa, filosofikoak, programari buruzkoak, aniztasunaren ingurukoak, egitura eta tokitasunari buruzkoak. Hik Hasiko topaketetan bloke bakoitzaren inguruko hitzarte bat izan genuen; lehenengo egunean Haurtzaroaren kultura eta kirola desikastearen inguruan aritu ginen, Txusma Azkona eta Juan Aldazen eskutik. Bigarrengoan, praktikara jaitsiz, Usurbilgo eta Oñatiko ereduak gertutik ezagutu ahal izan genituen eta, Pasaia Badia Aktiboaren nerabeentzatzako egitasmoaren berri izan genuen. Bukatzeko Artaziak Kooperatibako Ana Revueltaren eskutik gorputza, mugimendua eta aiztasunaren inguruan hausnartzeko aukera izan genuen.
Ikusi eta ikasitakoak, ikasturte berriarekin batera web orrian eskuragarri jarriko ditugu eta eskola kirola eraldatuz, komunitatea eraldatu nahi duenaren esku jarriko dugu Eskola Kirola Gogoeta Kolektiborako Tresna.