HURRETIK. Oñati alkarregaz ezaguketako

HERRIA HOBETO EZAGUTZEKO IKASMATERIALA. Hurretik hasita urrunera iristeko

Hurretik hasi eta urruneraino joan gaitezke ikasketa prozesuan. Garrantzitsua baita urrunekoa ikastea, baina bertakoa ahaztu barik.
Ideia horri heldu diote Oñatin hezkuntza arloko proiektu berri bati ekiteko. Herriko eragile desberdinen artean, Oñatiko ondarea transmititzeko ikasmateriala sortu dute LH1 eta LH2ko ikasleentzako. Materiala, gainera, euskarri digitalean jarri dute, hurretik.eus webgunean.