Ikasturte berria dela eta, hezkuntza komunitatea entzuteko egin duen ikerketako emaitzak argitaratu ditu Aztikerrek

Aztiker sozioalogia ikerguneak familien bizipen eta iritziak jasotzeko ikerketa abiatu du. Post honetan jaso dituzten emaitzen dokumentua

Inkesta honek ikasturte berria dela eta, hezkuntza komunitatea osatzen duten familien iritziak eta kezkak aztertzen ditu. Besteak beste hauek dira ondorio nagusiak: 

-Umeak, ikasturte amaieran baino poztasun gehiagorekin eta baita urduritasun gehiagorekin bueltatu dira eskolerata

-Behar izanez gero, gehiengoa konfinamenduaren alde dago, baina beste modu batean eginda

-Konfinamendu testuinguruan, gurasoen zailtasunak (izan kontziliazioa zaintzarako zein denbora falta gai akademikoetan laguntzeko) dira arazo nagusia

-Kontziliazio neurri nagusiak ordutegi malgutasuna eta umea konfinatuz gero baja eskubidea dira.

-Gehiengoak uste du COVID-19az kutsatuko dela edo kutsatu daitekeela.

-Kutsatzea saihesteko neurriak hartzea oso garrantzitsua da inkestatuen bi herenentzat

-Neurri guztiek dute aldeko jarrera bat. Baina, aldeko jarrera baxuena, 6 urtetik gorakoek maskarak eraman behar izateak eta ikastetxean distantziak mantentzeak jaso dute. Baita, curriculuma malgutzeak ere. Aldiz, leku irekien erabilerak eta garbiketek atxikimendu nabarmen altuagoa jasotzen dute.

-Eskolaz kanpoko jardueren inguruan, %51,6k erabiliko luke, horien artean  bi herenak seguruak direla uste dute eta beste herenak zalantzak ditu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarraian atxikitako dokumentuan duzue.