Iker Gonzalez Libanok ere bere lehen kolaborazioa burutu du gure webgunerako. Umorea tresna izan da balore hezitzaileak trasmititzeko abaguneaz jardun du gaurkoan.
IKER GONZALEZ LIBANO
Askotan, “hezitzaile” hitzaren definizioa pentsatzen hasi eta orduak igarotzen ditut buruari bueltaka. Batez ere, hitz horrek urteak pasatu ahala izaten ari den bilakaerari buruz jarduten naiz. Gaur egun, zorionez, korronte berri baten sartuta bizi garela uste dut, non, orain dela ez urte askora arte, hezitzailearen kontzeptua aldatzen joan den, gaur egun ezagutzen duguna lortu arte.
Familian, askotan izaten dugun eztabaida da hezitzailearena. Nondik datorren, zer egin behar duen, zelan egin behar duen eta garrantzitsuena, zein momentutan egin behar duenari buruz denbora luze batez hitz egin genezake mahai baten inguruan, bakoitzak bere iritziak konpartituz. Badago pentsakera bat, non, mahaikideak bat egiten duguna eta kontzeptua bere osotasunean ulertzeko gakoa bertan dagoela uste duguna: korronte desberdinez osatutako bide luze bat da hezitzailearena. Euskal Herrian adibidez, korronte desberdinetaz inguratuta bizi garela uste dugu gure familian. Hasieran aipatu dizkizuedan galderen erantzunak ulertzen ditugu, gure familian, korronte bezala.
Korronte horietako batetan murgiltzen gara beti. Irrigintzan, hain zuzen. Esan beharra dago korronte honekin harreman estua dugula, urtetatik, gure familian. Apustu itzela iruditzen zaigu irrigintzatik egin daitekeena heziketa. Irria oinarri hartuta hainbat gai landu daitezkeela erakutsi digute hainbat urtetan zehar Euskal Herriko artista askok: Ene Kantak, Kantu Kolore, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, edo bestelako konpainiek.Izendatzen hasi eta ez nuke ezta bihar ere amaituko! Ziur nago zuk ere hainbat konpainia zein bestelako elkarte ezagutuko dituzula giro honetan murgilduta daudenak. Batzuk herrikoak, beste batzuk eskualdekoak, famatuagoak direnak, beste batzuk agian ez hainbeste, baina den denek partekatzen dute helburua: Balore
hezitzaileak lantzea umorearen bitartez.
Ni ere mugimendu honen partaide izateko bidean nago, horregaitik gara konpainia hauen jarraitzaile gure familian, askotan hitz egiten dugulako gaurkotasunari buruz. Txikitatik hartutako erabakia da handitan irriaren militantea bihurtzea. Horrela
sentitzen nuen pailazoak ikusi eta eguna alaitzen zidatenean. 20 urte ditut eta aitortu behar dut urteak pasa ahala geroz eta ilusio zein gogo gehiagorekin hartzen dudala apustua. Hezkuntza ez-formala da gehien gogoko dudana nik, lan gehien egin beharko zela usteaz gain. Gainera, azken urteotan konturatu naiz laguntza guztia ongi etorria izan behar dela, beti dagoelako zer eman eta zer jaso, zer ikasi eta zer irakatsi. Itzelezkoa iruditzen zait hezkuntza ez-formalari ere garrantzia ematea, baina uste dut honek ere bere babesak behar dituela, laguntzak, hain zuzen. Alde honetatik ohartu nahiz geroz eta babes gutxiagoko korrontea dela, batez ere entitate gorengoetatik etorritakoa.
Honekin, azpimarratu nahiko nuke arlo honetan lan egiten dugunon eragina zuzenekoa dela hezterako orduan eta hezkuntza formala bezain garrantzitsua dela gurea. Irri egitearaziz gero, hainbat lan landu daitezke eta uste dut hauxe dela gakoa. Honi duengarrantzia, tartea eta denpora emanez gero, asko aurreratuko ginateke heziketan eta asko ikasiko genuke umeengandik, nola ez. Horrelaxe dio kantak: eman ta jaso, jaso taeman, elkartasuna da hori…