MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT(2) kantu eta bideoklipen proiektua aurkeztu zuten

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT(2) kantu eta bideoklipen proiektua aurkeztu zuten urtarrilaren 28an Hernaniko Biteri kultur etxean.
Motxila 21 musika talde nafarrak hasiera eman zion ekitaldiari “Gurpilak Sutan” kantuarekin. Taldearen emanaldia eta gero, Joxe Mari Agirretxek eta Amaia Elizondok, Bizipoza elkarteko talde eragilearen kideek, aurkezle lanak egin zituzten, bideoklipak aurkeztuz eta hitza emanez ekitaldian parte hartu zutenei.

Argazkia: Iban Arrieta

Testua: Bizipoza

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT(2) kantu eta bideoklipen proiektua aurkeztu zuten urtarrilaren 28an Hernaniko Biteri kultur etxean.
Motxila 21 musika talde nafarrak hasiera eman zion ekitaldiari “Gurpilak Sutan” kantuarekin. Taldearen emanaldia eta gero, Joxe Mari Agirretxek eta Amaia Elizondok, Bizipoza
elkarteko talde eragilearen kideek, aurkezle lanak egin zituzten, bideoklipak aurkeztuz eta hitza emanez ekitaldian parte hartu zutenei. Leire Elizegi Belokik, Bizipoza elkarteko koordinatzaileak, proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen: helburuak, ekoizpena, elkarteen eta euskal sortzaileen arteko
elkarlana eta beste hainbat zehaztasun.

Ondoren, GURE NAHIA eta GURE SEÑEAK elkarteen, eta SUPER H-ren bideoklipak proiektatu ziren. Hiru elkarteen bideoklipak ikusi eta gero, Itsaso Etxeberriak, ARENA COMUNICACIÓN AUDIOVISUAL ekoiztetxeko produktoreak, bideo grabaketen eta edizioen zehaztasunak
eman zituen. Modu kolektiboan sortzea eta lan egitea oso aberasgarria dela azpimarratuz.

ADEMGI eta BORTZIRIETAKO GUZTIOK TALDEA Elkarteen bideoklipak proiektatu ondoren, EUSKAL HERRIKO DOWN SINDROME FUNDAZIOko kidea den Mikel Jauregik
hartu zuen hitza sortzaileen izenean. Segidan, Motxila 21 taldeak oholtza hartu zuen bigarrenez, eta “Mugitu zaitez” abestia joz. Jarraian, EUSKAL HERRIKO DOWN SINDROMEA FUNDAZIOA eta SANFILIPPO ELKARTEAren bideoklipak ikusteko aukera izan zen. Nerea Godoyk, SANFILIPPO Elkarteko boluntario, Bizipozako talde eragileko kide eta
Bilboko egoitzako langileak, hiru arloetan duen esperientzia kontatu zuen.

Bukatzean, beste bi bideoklip ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek: ETIOPIA UTOPIA FUNDAZIOA TIKAL, eta GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA eta
MINDARA Elkartearenak.


Jarraian, Amaia Elizondok, GKEFko arduradunak eta ikuskizunaren aurkezleak, hitza hartu zuen, Juan Luis Asensio MINDARA Elkarteko lehedakariarekin batera. Biek
azpimarratu zuten BIZIPOZA osatzen duten elkarte guztientzat haien errealitatea musika, letra eta irudien bitartez gizarteratzea izugarrizko oparia zela. Eserlekuetan
zeuden beste elkarteetako kideen txaloak jaso dituzte. Mindara elkarteko kidea den12 urteko Eider Garcia Elosegik, bere trebezia erakutsi du sabeliztun bezala, bere
panpina Mariarekin eta Joxe Mari Agirretxerekin elkarrizketa bat izaten. Txalo artean agurtu dituzte. CHERNOBILEN LAGUNAK eta BEROA Elkarteen bideoklipak ere ikusteko aukera izan
dute bertaratutakoek.
Ondoren, Laboral Kutxako Marije Etxaniz-ek , bost babesleen izenean hartu zuen hitza (Laboral Kutxa, Fagor Taldea, Danobatgroup, Irizar eta Kutxa Fundazioa). Pozik agertu
ziren Bizipozaren proiektu honi babesa emateagatik eta lankidetza goraipatu zuen. Bizipozak eta osatzen duten elkarteek egiten duten lana nabarmendu du Xabier
Lertxundi Hernaniko alkateak, eta adierazi du entitate publikoek erantzukizuna dutela haien eskubideak bermatu daitezen.
Motxila 21 taldeak hirugarren eta azken abestia, “Amalur”, eskaini zuen. Oraingoan Xabier Zabala konpositorea izan dute bidelagun. Ondoren, Zabalak hartu zuen
hitza ,eta 11 abestien musikaren sortze prozesuaren zehaztasunak eman zituen.

Ekitaldia bukatzeko, Joxe Mari Agirretxek, Amaia Elizondok eta Leire Elizegik eskerrak eman zizkieten aretoa bete zuten guztiei: elkarteetako kideei, sortzaileei, babesleei,
argitaletxeari, komunikabideei...


Datozen asteetan argitaratuko diren bideoklipen agendaren berri eman dute taldeargazkia egin baino lehen.
Bizipoza Auzolan bideokliparen proiekzioarekin agurtu dituzte ikusleak.
BIDEOKLIPEN ARGITALPENAK:
Hurrengo asteetan Bideoklipak publikatzen joango gara Bizipozaren web orrian
www.bizipoza.eus eta Bizipozaren sare sozialetan. Honako hau da egutegia:
URTARRILAK 29 Bizipoza Auzolan bideoklipa
OTSAILAK 1 Hogeitabira (EHko Down Sindrome Fundazioa)
OTSAILAK 4 Txokotxoa (Beroa Elkartea)
OTSAILAK 8 Guztiontzat ( Bortzirietako Guztiok Taldea Elkartea )
OTSAILAK 11 Beste pauso bat (Ademgi Elkartea)
OTSAILAK 15 Parke bat (Super H Elkartea)
OTSAILAK 18 Mundu bat non (Etiopia Utopia Fundazioa Tikal)
OTSAILAK 22 Gaur gu gara eguna (Sanfilippo Elkartea)
OTSAILAK 25 Izan gure lagun (Gure Nahia eta Gure Señeak Elkarteak)
MARTXOAK 1 Nahi ibili gurekin? (Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa eta Mindara
Elkartea)
MARTXOAK 4 Misha Txikia (Chernobilen Lagunak Elkartea)