Oinherriren jardunaldi digitala ikusgai dugu iada!

Maiatzaren 26an Oinherriren jardunaldi digitalak burutu genituen lehen aldiz. Alde batetik, Oinherri zer den eta zertan sinesten dugun azaldu genuen, eta bestetik, Herri Hezitzaileen ahotsak entzuteko aukera izan genuen. [Jardunaldia oso osorik ikusteko aukera hemen]

JARDUNALDI DIGITALEAN ERANTZUN GABEKO GALDERAK:

AZPEITI

 

  • Zeintzuk izan ziren diagnostikoan landutako balioak?

Azpeitiko diagnostiko partehartzailean zazpi balio landu nahi izan genituen. Oinherrik herri hezitzaileentzako definitzen dituen giltzarrietatik abitau ginen haue definitzeko, eta herriko eragile, ikastetxe eta udalak, balio hauekiko zer/nola funtzionatzen duten aztertu nahi izan genuen. Balioak: aniztasuna, euskera, parekidetasuna, zaintza, parte hartzea, herriko kultur eta ingurumen ondarea eta elkarlana izan ziren.

Diagnostikoan balio bakoitza bi planotan landu genuen. Batetik, eragile bakoitzak barrura begirako funtzionamenduan nola bizi ditun balio hauek (barneratuta ote dituzten modu konstiente batean) eta bestetik, herrira begira antolatzen dituen ekintzetan kontutan izaten ote dituzten (balio hauen hezitzaile izatearen ardura konpartitua sentitzen ote duten jakiteko). 

 

  • Zeintzuk dira herri batean proiektua martxan jarri eta gauzatu ahal izateko gutxineko baldintzak?

Herri bakoitzaren ezaugarrietan egongo da galdera honen erantzuna. Tokikotasuna klabea izango biata. Dena dela, orohar, interesgarria da herri hezitzailaren hiru hankak kontutan hartzea: hezkuntza (formala eta ez-formala), Udala eta herrigintzako eragileak. Garrantzitsua izaten da nolabait hiru hankak kontutan hartuta abiatzea proiektua, herri proiektu gisa denok geurea sentitzeko.

Praktikan, asko laguntzen du talde eragile bat osatzeak (ahal bada aipaturiko hiru hanka hauetako parte hartzaileekin), herriko argazki bat egiteak (diagnostiko bat), eta bideorri bat diseinatzeak (ekintza txikietatik hastea, egingarriak direnak, filosofia bisualizatzeko balioko dutenak, eta beti ere, herrian dagoen behar edo interes bati erantzunez)

 

JARDUNALDI DIGITALEAN ERANTZUNDAKO GALDERAK:

DIMA

  • Oinherriren lan ildoekin bat egiten duten herritar ta guraso gisa, nola hasi hau lantzen herrian?
  • Ez da herritarren artean erresistentziarik egon? Nola gainditu daitezke?

PASAIA

  • 0-6 urte bitarteko haurren beharrak jasotzen al dira? 
  • Zeintzuk dira ikastetxetan lantzen direnak? Adibideak jartzerik bai?