Oinherritu zaitez kanpaina abian da!

Herri hezitzaileen filosofian oinarri ditugun giltzarrien inguruko esperientzia eta hausnarketak plazaratzeko kolaboratzaile sarea osatzeko kanpaina abian da.

Oinherritik "oinherritu zaitez" izeneko kanpaina abiatu dugu martxoaren 22tik apirilaren 22ra. Kanpaina honen helburu nagusiak gure filosofiarekin bat egiten duen kolaboratzaile perfil ezberdinak saretzea eta gure webgunean  komunitateko kideei ekarpena egiteko aukera irekitzea izango dira. Euskal Herriko txoko desberdinetan gure balioen inguruan egiten diren hausnarketak plazaratzea gustatuko litzaiguke.

Horrekin batera, kolaboratzaile perfila beti izan da terrenoan oso aditu eta aritua izandakoarena, horiek ere gure sarean garrantzitsuak direla iruditzen zaigu baina ibilbide baten hasieran daudenei eta ekarpena egiteko aukerarik izan ez dutenei ahotsa eman nahi diegu, gure proiektua komunitatera zabaltzeko aukera paregabea dela iruditzen zaigu. 

Kolaboratzaile izateko urratsa eman duenari zer eskatuko zaio? 

Gutxienez urtean behin gure webgunerako iritzi bat edo esperientzia bat kontatuz ekarpena egiteko konpromisoa hartzea.

Zeintzuk dira jarraitu kolaboratzaile izateko jarraitu beharreko urratsak? 

Info@herrihezitzailea.eus-era idatzi  edo bete ondorengo galdetegia