Pandemia osteko Herri Hezitzaileak (Streaming bidez)

Duela hilabete batzuk mundura eta Euskal Herrira  aldaketak eragin  zituen pandemia iritsi zen. Horrek, gure gorputz, bizitza eta jendartea zehartzeaz aparte, zenbait gauza aldatu eta bistaratu zituen. Gaur egun bizitako prozesuetatik ikasteko, eta, Euskal Herri Hezitzaileago bat lortzeko asmoz "pandemia osteko herri hezitzaileak" izenburupean jardunaldia antolatu dugu Udalbiltzaren laguntzaz.

Noiz: Urriaren 17an 9:30-11:30 bitarte

Non: Online

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

EGITARAUA:

09:30-Ongi etorria

10:00- Pandemia osteko Herri Hezitzaileak:

  • Nora Salbotx (Amaiurko Herri Eskolako maistra eta zuzendaria)- Herrigintza egiteko zailtasunak krisi garaietan, distantzia fisikoa ez dadila distantzia sozial bihurtu.
  • Ibai Esteibarlanda (Hiritik-at)- Covid-ak sortutako erronka berriei nola erantzun hirigintzatik eta komunitatearen parte hartzea sustatuz.
  • Aizpea Otaegi eta Agurtzane Solabarrieta (Errenteria eta Usurbilgo alkateak) - Pandemia honek sortu dituen behar berriei komunitatea kontuan hartuz eta herri hezitzailearen filosofiatik eman zaizkien erantzunen inguruko hausnarketa administrazio lokaletik.

11:45- STREAMING amaiera