Oraingo honetan beste elkarte eta pertsonekin batera tartean Pirritx Porrotx eta Marimots, 6 kolore 6 balore proiektua jarri du martxan Yogurinha Borovak Bilbon. Kolore bakoitza balio batekin lotu, kalera irten eta prestaketa guztiak egin ostean elkarte ugariz ingururatuta ANIZTASUNA-ren aldarria plazaratu du Bilboko txoko desberdinetatik Euskal Herri eta Mundu osora!
Pandemiaren erdian, Bilboko hiriaren dinamizazioa sustatzen duten espazio publikoko sormen eta kultura sektoreen proiektuetarako deialdia luzatu zuen Bilboko udalak, Bilbao Aurrera Planaren baitan, 2020. urteko udazkenean. Horren harira, Yogurinha Borova Katxiporretako Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin harremanetan jarri, eta “6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE” egitasmoa gauzatu dute elkarlanean hiriko beste 8 eragileekin batera. Bilboko sei gune desberdinetan, aldez aurretik iragarri gabe, 6 abesti eta dantza interpretatu eta grabatu dituzte, ostadarraren 6 kolore eta 6 balore azaleratuz eta aldarrikatuz modu ikusgarri, koloretsu eta alaian. Orotara 7 bideoklip osatu dituzte eta zazpigarrenak, “Maitasunaren ostadarra”-k, proiektuaren kolore eta balore guztiak jaso ditu. Azken honetan Eneko Axpek, “Maisha” musikariak, hartu du parte San Franciscon (A.E.B). Grabaketaz eta edizioaz Alex Argoitia “Cinemafilmak” arduratu da. Segurtasun eta osasun protokoloak Panpotx Kultur Elkarteak gauzatu ditu.