Covid-19 ak eragindako konfinamendu ondorengo lehen ikasturtea hasi dugu azken egunotaneta zalantzak, beldurrak, segurtasun neurriak eta protestak tarteko, berriz jarri dugu fokoa haur eta
nerabeengan.
Hilabete honetan zenbait hausnarketa elkarbanatzeko aukera izan dugu Oinherriko kideon artean, horretarako zenbait guraso, eragilek eta eskolek izan dituzten bizipenak ere jaso ditugu. Horri, forma emanda, bi dokumentu sortu ditugu. Alde batetik,Oinherriren begiradatik nola bizi dugun azaltzeko, "Segurtasuna bai duintasuna ere bai" testua sortu dugu. Bestetik, Euskal Herrian, zenbait eragile eta norbanako itzulera segurua izan dadin lanean dabiltza, eta hauek proposatutako zeinbat neurri/proposamen/jarraibide barnebildu ditugu "Herri hezitzaileak ikasturte berriaren aurrean izenburupean.
Euskal Herri hezitzaileago baten bidean, ezinbestekoa iruditzen zaigu eragile eta norbanakoek eginiko hausnarketak zuekin elkarbanatzea. Ondoren guztiok gure inguruan zabal ditzagun