[Udalekuak] Asko dira azken egun hauetan udalekuak ez egitearen inguruan izan diren albisteak. Udalekuek duten garrantzia ikusirik eta horretan bete-betean sinisten dugulako udarako alternatibak landu ditugu. Hemen adierazpena eta proposamena irakurgai
Udaldian udalekuak ez egitearen gomendioak bat batean harrapatu gaitu aisialdian aritzen garen hainbat eragile. Uda garaia oso garrantzitsua izaten da eremu honetan jarduten dugun eragileontzat, eragile ofizial zein bolondresentzat, udak milaka haur eta neraberekin jolasean, lanean, igarotzen ditugun hezitzaile guztiontzat.
COVID 19ak eragindako krisi sozial eta ekonomikoak gogor jo gaitu guztiok, gure egunerokotasunean eragin du, baita maila emozionalean ere, sarritan beldurra gailendu den emozioa izanik. Honek blokeatu egin gaitu maiz, eta haur eta nerabeentzat egokienak ez diren mezuak helaraztera ere iritsi gara. Arduratik edo beldurretik hartu ditugu erabakiak? Bolada honetan haur eta nerabeak bizitzen ari diren egoerak kezkatzen gaitu, hortaz, guk arduraren alde egiten dugu, ardura kolektiboaren alde, txikia den hori, subjektu zaurgarriena, erdigunera ekarri behar dela azpimarratuz. Kasu guztientzat erabaki bakarra eta bera hartzea ez dela zuzenena uste dugu, tokian tokiko erabakiak zein neurriak hartzea proposatuz.
Adierazpena eta proposamena irakurgai dituzue sarrera honetan dauden bi dokumentuetan