Urriak 28an aurrera eramango dugun jardunaldirako egitaraua eta izena emateko aukera eskuragarri

Parte hartzea haurtzaroaren kulturatik (bir)pentsatzen jardunaldian izango dugun egitaraua eskuragarri post honetan. Baita, bertan izena emateko aukera ere.

Oinherritik argi daukagu parte hartzea dela herri hezitzaileak eraiki eta sustatzeko oinarrizko tresna. Horretan sakontzen daramatzagu 10 urte, teoria eta praktika uztartuz. Urte guzti hauetako bizipenetatik atera ditugun ezagutza eta esperientziek, galdera, zalantza eta kontraesan berriak piztu dizkigu. Eta azken urteetan, parte hartzearen inguruko marko berri bat osatzeko beharra eta nahia sentitu ditugu: parte hartzea haurtzaroaren kulturatik birpentsatzeko behar eta nahi bat.

Kontraesan, zalantza eta galderek, marko  bat eraikitzeko eta hori lurreratzeko aukera eskaini dizkigute, horiek aurkeztu eta hedatzen zabaltzeko jardunaldia antolatu dugu.

  • Eguna: Urriaren 28a, larunbata

  • Lekua: Oñati 

Egunean bertan, ondorengo egitarauaz gozatzeko aukera izango dugu: 

  • 9:00 - Harrera
  • 9:30 - Sarrera -  Ane Ablanedo - Haurrek irakatsi ahal baligute 
  • 10:00 - Nola iritsi gara honaino? -Marko eta ibilbidearen azalpena 
    • Ainhoa Pinedo - Hezten 
    • Irati Seijo - Artaziak 
    • June Furundarena - Kukulaisi
    • Deunore Aguilera - Bizkaiko Urtxintxa
  • 10:45 - "Parte hartzean heztea: intimitatetik komunera. Zer nolako parte hartzea behar dute haurrek intimitatean, parte hartzean hezteko?"
    • Txusma Azkona (Plisti plasta familia gunea) 
    • Alfredo Hoyuelos (Hezkuntza zientzietan eta filosofian europar doktorea)
  • 11:30 - Atsedena 
  • 12:00 - Esperientzietan sakontzen 
    • Antzuolako Herri Eskola -Maitane Basasoro 
    • Argentinako esperientzia (Red Argentina de la ciudad de l@s niñ@s, asociación Francesco Tonucci )
  • 13:00 - Teoriatik praktikara; nola egingo dugu? 
    • Pilotajean parte hartuko duten herrietako kideekin mahaingurua
  • 13:30 - Entzundako guzti honek zer eragiten digu? 
  • 14:15 - Itxiera
  • 14:30 - Bazkaria  

Izen ematea burutzeko bete hurrengo galdetegia HEMEN