10 urtez bidea egiten eta hori ospatzeko geldiunea da Oinherrifest(a)

Entzungai duzuen post honetan, Oinherriren sorreratik dauden edo bidean batu diren kideekin solasean aritu gara. Horretarako, Jaione Urruzulo Aritzeta (Pasaiako Euskara teknikaria), Txusma Azkona Mendizabal (Plisti Plasta Familia guneko bidelaguna) eta Maite Azpiazu Errazkin (Herri Hezitzaileen Sareko dinamizatzailea) izan ditugu gaurko protagonista. Ostiral honetan ere, ospakizuna ez da faltako, gainera bertan Oinherriren abestia estrenaituko da. Zatoz!