Azaroaren 30eko OinHerriren jardunaldia Arrasaten

"OinHerri, Herri Hezitzaileak sustatzen" elkarteak hainbat herritakoekin jardunaldia egin zuen Arrasaten.
Gehiago

"OinHerri, Herri Hezitzailea" jardunaldiaren ONDORIOAK

Apirilaren 6an, OinHerriren jardunaldia egin zen Donostiako EHUn.
Joxe Mari Agirretxe, Lorea Agirre, Iratxe Retolaza, Amaia Zarrabeitia eta Egoitz Arrutiren aurkezpenen ondoren, eztabaidari ekin zitzaion.
Gehiago

“OinHerri, Herri Hezitzailea”ren jardunaldia

OinHerrik antolatuta, apirilaren 6an, larunbatean, 9:30etik 13:30era Donostiako EHUn izango da.

2012an abiatu zen Herri Hezitzailearen ibilbidea. Une egokia da oraingoa egindakoaz hausnartzeko, eta, batez ere, aurrera begirako ildo nagusiak erabakitzeko.

Herri Hezitzailea filosofiaren azpian, Euskal Herri osoko hezkuntzako, euskararen arloko eta aisialdiko 14 eragilek bat egin dute (OinHerri elkartea), oinarrizko zazpi balio lantzeko, eta, horrela, jendartea hobetzeko asmoz.

Hauek dira zazpi balioak: Haurraren kultura aitortzea eta errespetatzea. Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukera eskaintzea. Aniztasunean berdin eta parekide izanez aritzea. Ingurumenarekin bizitzen ikastea. Ingurumen kulturala zaintzea. Harremanetan, euskara lehenestea. Elkarlanean aritzea eta auzolana sustatzea: komunitatean bizitzea.

Bestalde, Herri Hezitzaile gisa eraginkorra izateko, herri bakoitzeko udala, eskolak eta herri eragileak (hezkuntza, aisialdia eta euskara, batez ere) elkarrekin aritzea planteatzen dugu.
Gehiago

Hezitzaileentzako jardunaldiak urriaren 28an Tabakaleran

Oinherri, Herri Hezitzailea Eskola Herritarra ekimenak jardunaldi berri bat prestatu du urriaren 28rako. Oinherri, gogoeta eta ezagutzaren ekoizpen kolektiboa egiten duen taldea da, komunitatearen parte-hartzetik eta euskararen erabileratik abiatuz hezkuntza-esparruak sustatzen dituena.
Gehiago

Herri Herritzaileek euren esperientziak ezagutarazi dituzte Zestoako jardunaldian

Herri Hezitzaileek beraien esperientziak partekatzeko eta hausnarketarako tartea hartu zuten udaberrian, maiatzaren 21ean Zestoako herri eskolan egindako jardunaldietan. Herri mugimentuetako ordezkariak, udal ordezkariak, hezitzaile eta irakasleak... askotariko pertsonek hartu zuten parte ekitaldian. Zestoako alkate Josetxo Mendizabalek egin ziten harrera bertan bildutako 60 lagun ingururi, eta Amaia Etxabek, Oinherriko lehendakariak, jardunaldiak zergatik eta zertarako egin zituzten azaldu zuen.
Gehiago