Herri hezitzaileen sarea aurkeztuta, lanerako irrikitan gaude

Martxoaren 27an burutu behar genituen jardunaldiak burutu genituen larunbatean Durangoko San Agustin kultur gunean. Herri Hezitzaileen sarea jendarteratzeko irrikitan geunden eta oraingoan sareko kide diren herri gehienetako ordezkariak elkartu eta familia argazkia ateratzeko parada izan genuen.

 

Martxoaren 27an burutu behar genituen jardunaldiak burutu genituen larunbatean Durangoko San Agustin kultur gunean. Herri Hezitzaileen sarea jendarteratzeko irrikitan geunden eta oraingoan sareko kide diren herri gehienetako ordezkariak elkartu eta familia argazkia ateratzeko parada izan genuen. Larunbateko hitzordua ez da horretarako bakarrik izan pandemia garaian herrietan azaleratu diren beharrei buruz jardun genuen besteak beste. 

 

Gainera, herri hezitzaile sareko kideetaz aparte, ikuspegi desberdinetatik jardun zuten aditu eta arituak izan genituen gure artean, Nora Salbotx (Hezkuntza eta herrigintza), Ibai EsteibarLanda (Hirigintza eta Parte hartzea), eta hauekin batera Oinherri herri hezitzaileen sareko kide diren bi Udal ordezkari:Agurtzane Solaberrieta (Udalgintza eta parte hartzea) eta Aizpea Otaegi (Udalgintza eta komunitatea)

 

Hitzartzeak entzun ondoren, familia argazkia atera dugu. 2012az geroztik herri hezitzaileen sarea zabaltzen eta sendotzen joan da eta gaur egun hauexek dira sare hau osatzen duten herriak: Altzo, Asteasu, Azpeitia, Baztan, Bergara, Dima, Durango, Errenteria, Hernani, Idiazabal, Itsasondo, Larrabetzu, Mutriku, Oñati, Ordizia, Orio, Segura, Usurbil, Zaldibia, Zestoa eta Zumaia. Momentu honetan sarean dauden herriak dira aipatutakoak, hala ere, beste batzuekin sarera batzeko lanketa egiten gabiltza, besteak beste, Bakio, Elorrio, Villabona, Otxandio… Sare hau dinamikoa eta irekia da, Euskal Herriko herri zein herritar guztiei dago irekita, tokian tokiko errealitatearen arabera Oinherri egitasmoan parte hartzeko modu desberdinak bilatzen ditugularik.Elkarren artean komunitatea indartu eta Euskal Herri hezitzaileago bat marrazteko ilusio handiarekin jarraitzen dugu.