LAN ESKAINTZA - Komunikazio eta Herri Hezitzaileen sareko dinamizazio lanetarako lankide bila gabiltza

Oinherriko komunikazio lanak egiteko eta Herri hezitzaileen sareko dinamizazio lanetarako lan eskaintza zabaldu dugu.

Hona hemen lanpostuari loturiko zehaztasunak: 

1.-Lanpostuko eginkizunak:

  • Komunikazio lanak (Webgunea, sare sozialak, bideogintza, diseinu lanak…) 

  • Jardunaldien antolaketa

  • HHSko herrietako dinamizazio eta saretze lanak aurrera eramatea

 

2.-Beharrezkoa izango da:

  • Webgune eta sare sozialen kudeaketan ezagutza.

  • Bideo edizioan esperientzia izatea.

  • Diseinu eta maketazio programazioa ezagutza eta esperientzia.

  • Euskara gaitasuna idatziz zein ahoz altua izatea.

  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.

  • Taldean lan egiteko eta harremanetara gaitasuna.

  • Gida baimena eta mugitzeko ibilgailua izatea. 

 

3.-Baloratuko da:

  • Nafarra izatea (Nafarroako herrien dinamizazioa izango baita eginkizunetako bat)

  • Hezkuntza, herrigintza, aisialdian, parte hartzean edota euskalgintzan aritu izana 

  • Oinherriko eragileetako edo herri hezitzaileen sareko herriren bateko  kidea izatea

 

4.-Eskaintzen den lanaldia eta baldintzak:

  • Lan jarduna: 25 ordu astean 

    • Astelehenetik ostiralera (ordutegi malgutasunarekin).  

    • Asteburu gutxi batzuetarako disponibilitatea izatea.

    • Telematikoki eta presentzialki lan egiteko aukera 

    • Erreferentziazko bulegoa: Arrasate

  • Kontratuaren iraupena: 2023ko abenduaren hasieratik, 2024ko maiatzera bitarteko probaldia, luzatzeko aukerarekin.

  • Soldata gordina: 1.362,91€

 

5.-Aukeraketa prozedura:

  • Lan deialdira aurkezteko azken eguna:azaroak 20, astelehena. 

  • Curriculum-a bidaltzeko helbidea: info@herrihezitzailea.eus

  • Azaroaren 20ko astean egingo dira elkarrizketak

  • Laneko hasiera data: abenduaren hasiera.