Larunbatean 9:30ean hasita jardunaldia burutu genuen, Oñatiko Santa Ana aretoan, "Parte hartzea haurtzaroaren kulturatik (bir)pentsatzen" izenburupean
Oinherri osatzen dugun eragileetako, herri hezitzaileen sareko eta beste eragiletako kideek jardunaldi emankorraz gozatzeko aukera izan genuen joan den urriaren 28an, Santa Ana aretoan (Oñati). Bertan, Oinherriren parte hartze lantaldeak, beste eragile batzuekin (Joxemi Zumalabe Fundazioa, ParteHartuz ikerketa taldea eta Emagin) batera, markoa aurkeztu zuen, azken 6 hilabeteetan eginiko prozesuak emanikoa.
Hori aurkeztu baino lehenago ordea, Asier Lauzirika egungo Oñatiko Udaleko hezkuntza zinegotziak, hartu zuen hitza, ongi etorria emateko. Horri jarraiki, prozesuan abiapuntua definitzerako orduan inspiragarria izan den "haurrek irakatsi ahal baligute..." artikuluaren egileak, Ane Ablanedo Larrionek.
Markoa sozializatzeaz gain, bertan jasotzen diren 3 esparruetan parte hartzean hezteko esperientziak ezagutzeko aukera izan genuen. Txusma Azkona eta Alfredo Hoyuelos intimitatean parte hartzean heztearen garrantziaz aritu ziren. Maitane Basasoro eta Amaia Ramirez de Okariz, aldiz, Antzuolako herri eskolako esperientzia oinarri, eskolan parte hartzean hezteaz. Esperientzien atalari amaiera emateko, Argentinako haurren kontseiluen koordinatzaile den Paula Queridok ere, herrian aurrera eramandako ekimenak plazaratu zituen.
Jardunaldiari amaiera emateko, parte hartze lantaldeak markoa lurreratzeko pilotajean parte hartuko duten herrietako kideek (Hernani, Itziar, Oiartzun, Segura) hartu zuten hitza. Horien ondoren, bertaratutako kideen txanda izan zen, dinamika ludiko parte hartzailea baten bitartez, jardunaldian zehar sorturiko amets, ilusio, deserosotasun, etab jasotzeko helburuaz.
Eta orain, elkarrekin lanera!